Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Garagardo artisauez

Beti aritzen da fin gurean Ainhoa Elizalde Ojerrek, baina ez da bakarrik idazten ibiltzen. Beste 4 lagunekin batera Xorta Pirinioetako Garagardauaren ekoizpena daraman lan-taldea eratzen du eta honek bultzatu dio gaurko kolaborazioan artisau garagardoez solastera.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Almadiak Eskako urak zeharkatuko du apirilaren 30ean

Urtero urtero Almadiak zeharkatzen dituzte Eskako zilarrezko urak. Aurten ere hala izanen da eta hau aprobetxatuz Almadiaren elkarteko lehendakaria den  Koldo Zilbeti izan dugu gurean aurtengo programazioaz eta omenduez solasean. Aurten Cesar Oroz marrazkilaria eta Erronkariko Gaztaren kontseilua omendu nahi izan dituzte urrezko almadiarekin. Asteburu borobila prestatu dute igandekoari larunbatean izanen den liburuaren aurkezpena gehituz, […]

Zapore bikainarekin amaitu da aurtengo eski kanpaina

Astez aste 12 astetan zehar aritu gara Amaia Mozo koordinatzailearen laguntzarekin eski-kanpaina barrutik ezagutzen. Elurra hasieran faltan izan arren artea eduki dute bertaratutakoei esperientzia zoragarri bat emateko. Kanpainatik 3860 lagunetik gora hartu dute parte 92 eskoletan barreiatuta eta ia denek balorazio positiboa egin dutela gaineratu digu Amaiak gaurkoan, hobetzeko tartea dagoen arren. Orain, beste era […]

AInariak institutuko ikasleekin lurraren esnatze festa eta ihauteriak errepasatzen

Gaur Ainariak institutuko ikasleak izan ditugu lurraren esnatze festaz eta ihauterietaz solasean. Lan handia egin izan dute bi ospakizunak aurrera ateratzeko eta aprobetxatu dugu lan guzti hori ezagutzeko. DBH 1-2ko William, Alaitz, Lorea eta Helene izan ditugu lurraren esnatze festan egindakoak aipatzen. Ondoren, DBH 3-4ko Ahmad, Aitor, Arbil eta Selmak ihauterietan egindako lanak ekarri dizkigute […]

Erronkariko ondare inmateriala jasotzeko auzolanaren fruituak aurkeztuko dituzte gaur Erronkariko Etxean

2021ean abiatu zuten Borta proiektua Erronkariko Ibarrrako Juntak eta Bardeetako juntak . Lan honetarako Labrit Ondarea eta Komunikazio enpresaren laguntza eskatu eta bertako ondare inmateriala ezagutu eta gordetzeko Borta proiektua jarri zuten martxan. Generazio desberdinetako lagunen arteko elkarrekintzatik sortutako proiektua da eta auzolan erraldoi baten bitartez lortu dute ondare hori ezagutu eta gordetzea. Honen inguruan […]

Pirinioetako idazlumak dantzan jartzeko garaia

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako V. Mikroipuin Lehiaketaren inguruan solasean izan dugu gurean. 100 hitzerainoko istorio laburren lehiaketa litzateke eta parte hartzeko deia luzatu du gaur gurean. Idoia Zabaltza Irati irratian

Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Gaur estreinatuko da zinemetan Ainarak pelikula

Garai bateko ainarien bizimodua du oinarri Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako filma honek. Anne Etchegoyen da bertako protagonista eta erakusten du zer nolako bizimodua zeramaten Erronkari, Zaraitzu eta Ansotik Maule aldera espartinak egitera joaten ziren emakume gazteak. Filmaz solasean Ritxi Lizartzarekin izan gara gaurkoan. Estreinaldia Golem zinemetan izanen da gaur. Halere zonaldean igande […]