Euskararen hauspoa izan nahiean dator Euskararen Ginkanaren 7. edizioa

Aurten ere Kutxa Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean Euskararen Ginkana dakarte. 7. edizioa izanen da eta euskararen hauspoa izan nahiean sortu zen egitasmoa. Honetaz solasteko ekimeneko koordinatzaile eta Topaguneako kide den Itxaso Paia izan dugu irratian. Animatu zaitezte zuen taldeak egitera! Informazio gehiago: Euskararen Ginkana Itxaso Paia Irati irratian

Berriz ere oposaketetan euskara zokoratuta

Nafarroan eguneroko ogia bilakatu da euskarafobiaren inguruko ika-mikak. Azkenetarikoa, zeladore oposaketetan sindikatu batzuen helegitearen ondorioz egondako euskararn bazterketa. Lehendabiziko oposaketak zeladoreenak izan dira zeinetan alemaniera, ingelesa eta frantsesa baloratu den, euskara ez ordea. Arazo honen inguruan zeladore lanetan diharduen Maxi Valencia lagunarekin izan gara gaurkoan. Iosu Eseberri Irati irratian

Ikaskoli, Xiberoko produktuak ezagutu eta bertako ikastolak laguntzeko egitasmoa bueltan da

Zenbait urte daramatzan arren iaz ezagutu genuen Xiberoko ikastolek abian jarritako ikaskoli egitasmoa. Iaz 1600 saski inguru saldu zituzten eta horrek Xiberoko bi ikastolei sekulako hauspoa eman zien. Egitasmoaren inguruan Ikaskoli egitasmoaren baitan dagoen Iratxe Anduezarekin solastu gara gaurkoan. Saskiak eskatzeko: Ikaskoliren webgunea Saskiak jasotzeko puntuak:Aezkoa (Aribe. Irati irratia)Erroibar ( Urrobi kanpina)Erronkari ( Santxona etxea)Auritz […]

Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian