Xantiren Auzolotsak, 38. atala: Lehen prozesioa
Zinegotzi lanetan jarduten zeneko garaian mantendu gara gaurkoan Xanti Begiristainekin eta zinegotzi bezala bere uztailaren 7ko lehen prozesioaz solastu zaigu. Entzun!
Zinegotzi lanetan jarduten zeneko garaian mantendu gara gaurkoan Xanti Begiristainekin eta zinegotzi bezala bere uztailaren 7ko lehen prozesioaz solastu zaigu. Entzun!
Beno hainbeste freskotasunaren ostean beroa dator aste hasiera honetan, asteazkena egunik beroena izanik. Hori adierazi digu David de Andresek bere iragarpenean eta hala izango da. Iragarpena: Astelehena (Abuztuak 7): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igo eginen dira. Egunaren lehen orduetan haizea aldakor izanen da arratsaldean iparraldekoa ezarriko delarik.Asteartea (Abuztuak 8): Egun oskarbia hau ere, zeinetan gehio […]
Zinegotzi lanetan jarduten zeneko garaia ekarri digu Xanti Begiristainek gogora gaurkoan. Garai haietan auto ofizialen gehiegikerizko erabilera zen nagusi eta horren aurrean izandako iritzia helarazi digu. Entzun!
Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian:
Gaurkoan txirrista termikoak zertan datzaten azaldu digu David de Andresek. Honen ostean aste hasierako iragarpenarekin jarri gara eta Ezkarozeko jaiak direnez, jai hartuko du astebete bada ere eta honezkero aste bukaerarako modeloek zer dakartzaten ere aurreratu digu. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 18): Goiz argitsu eta beroa zeinetan hego eta hego ekialdeko haizea nagusituko den. Arratsalde erdialdean […]
Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik […]
Gaur tokatu zaigu David de Andresekin egotea eta solastea asteazkenean izandako tenperatura aldaketen inguruan. Ondoren sartu gara asteburuan zer nolako eguraldia izanen dugun aztertzera. Iragarpena: Ostirala (Uztailak 14): Giro eguzkitsua izanen da goi hodei zenbaitekin. Hego osagaiko haizeak tenperaturen igoera nabarmena ekarriko du, eguneko azken orduetan iparraldera mugituko delarik eta freskatzen hasiko da.Larunbata (Uztailak 15): […]
Oraingoan Sanferminetatik itzuli berri harrapatu dugu Xanti Begiristain Madotz bere kolaborazioa egin dezan. Gaurkoan Iruñeako zinegotzi lanetan aritutako denboran udaletxeko komunakin bizitako aferaz solastu zaigu.. Entzun!
Asteburuko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Hau aprobetxatuta errepasatu dugu zertan datza superzelula bat meteorologiaren alorrean. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 11): Egun argitsua egunaren lehen orduetan behe-lainoarekin esnatuko garelarik. Tenperaturek goizean gora eginen dute hego haizearen laguntzarekin. Arratsaldean iparraldekoa ezarriko da […]
Jada Mari Mar Agos udako ordutegian sartuta dugu Aurizberriko Liburutegian, atzeratutako zenbait lan egiten, ez baitago Sanferminak direla eta mugimendu handirik. Mari Mar Irati irratian: