Aste honetako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik
Gaur bueltatu da gurera David de Andres, nabarmentzekoa izotzaldiak eta datorren euria. David de Andres Irati irratian
Gaur bueltatu da gurera David de Andres, nabarmentzekoa izotzaldiak eta datorren euria. David de Andres Irati irratian
Gaur izan dugu David de Andres berriz ere astean zeharreko eguraldiari errepaso bat eginez. Honen ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena egin digu. David de Andres Irati irratian
Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]
Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren. David de Andres Irati irratian
Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:
Lasaia izan da eguraldiari dagokionean aste hasiera tenperatura epel eta euri ezarekin eta hala adierazi digu David de Andresek aste bukaerarako iragarpena eman aurretik. David de Andres Irati irratian
Xanti Begiristain Madotz itzuli zaigu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan zinegotzia zela Kulturaz arduratzen zen Perez -Nievas zinegotziarekin bizi izandako pasartea ekarri digu Gizon Ozpindua izenburua duen ekarpenean . Entzun!
Jarraitu dugu David de Andresekin solasean eguraldi iragarpena egin zezan. Hau baino lehen udazkeneko euri datuak errepasatzen aritu gara, zeina esan genezake hezeagoa izan dela duda izpirik gabe. David de Andres Irati irratian
Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte arbola hitzaren bitartez. Horren ostean musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Leitza zen bilatzen genuen herria […]
Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin, aspaldiko partez berarekin egon behar ginela eta gauza batengatik edo bestearengatik ezin izan gara lehenago gerturatu. Gaurkoan irakurle taldeaz, irakurketa lagunduaren egitasmoa eta etorkizunean izanen diren ekintzak izan ditugu hizketagai. Mari Mar Irati irratian: