Nafarroako Margarita erreginak idatzitako Heptameronaren irakurketa jarraitua larunbat honetan Orbaitzetako Kultur Olan

35 lagun hartuko dute parte Nafar Ateneoak et Orbaitzetako Kultur Olak elkarlanean abiatutako Nafarroako erregina izandako Margaritaren Heptameronaren irakurketan. 3. irakurraldia izanen da aurtengoa , Iruñean eta Amaiurren egin eta gero Orbaitzetan izanen du kokaleku irakurraldi jarraitu honek. Honen inguruan solasteko Nafar Ateneoko eleduna den Ines Castiella Imaz izan dugu gaur gurean.     Ines […]

ARTOZKI XX.URTE, Lorena Beroiz: “Oso bortitzak bezala gogoratzen ditut Artozki eta Itoitzeko hustutzeak”

17 urte zituen Lorena Beroizek Artozki eta Itoitzen herrien hustutzea gertatu zenean eta bere hitzetan oso bortitzak izango balira bezala gogorarazten ditu. Halere, beti egon da Itoitzen aurkako ekimenetan eta emandako borroka eredugarriak bihotza berotzen dio. Oraingoan, 20. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen berri eta Artezkin ebatsitako artelanen salaketa egin den prentsaurrekoan bozeramaile izan zen astelehen […]

Esan Erran irratiak 25 urte uhinak astintzen

Basaburuako Jauntsarats herritik, Imotz, Anue, Atetz, Basaburua eta Ultzamaldea aldera barreiatzen ditu bere uhinak duela 25 urte sortu zen Esan Erran irratiak. Tokiko irratien sorrerak bultzatuta jarri zuten proiektua martxan eta gaur egun hiru komunikabide daude proiektu beraren pean, Pulunpe aldizkaria, Esan Erran irratia eta Amezti.eus agerkari digitala. Aurten 25 urte betetzen dituzten honetan zenbait […]

Ainarien eguna ospatuko da igande honetan Izaban

Ondarearn nazioarteko egunaren harira Kurruskla Kultur elkarteak Ainarien omenezko eguna antolatu du igande honetan Izaban. Izaba 1873. urtera itzuliaraziko dute eta Ainariei garaian egiten zitzaien agurra irudikatu eginen da. Ainariak 1840-1935 urte bitarteetan negua heltzear zela (Errosarioko Ama Birjinaren egunean) iparraldera, hots, Maule eta Parisera espartinak egitera zihoazten neska eta emakume gazteak ziren. XX. mendearen […]

Auriztarren ahotsak eta doinuak prest aurtengo Kantu Egunerako

Bihar irailaren23an izanen da aurtengo Kantu Eguna, hala ere denbora bat daramate Auritzen iaz Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteen bultzadaz berreskuratutako 11 abestiei errepasoa egiten, dena ondo atera dadin. Lan horretan ibili den Maria Almirantearena izan dugu eta Kantu egunean izango den egitaraua errepasatu dugu. Kantua ardatz egun polita antolatu dute Garaitzeko Asikoek.     […]

ARTOZKI XX URTE, Maddi Barber: “Artearen alorretik borroka eta erresistentzia desberdinei ekarpen handia egin izan zaie eta egin diezaiekegu”

Hausnarketa hori utzi digu Maddi Barber zine zuzendariak Artozki hustu zutenaren urteurrenaren harira izandako solasaldian. Hustutzeak gertatu zirenean Maddi 15 urte zituen eta Iruñera zihoan ikasketak jarraitzera eta garaian ez zen kontziente gertatzen ari zenaz, baina gerora bai Itoitzen inguruan gertatutakoak garrantzi izugarria izan dute euren lanetan, berak onartu digun bezala. Hori dela eta urteurrenaren […]

Presas antzezlanarekin datoz El Bardo antzerki konpainiakoak Agoitzera

Antzerkia gustoko zuten lau lagunek Atarrabian sortutako antzerki konpainia amateurra dugu El Bardo antzerki konpainia. Amateurra izan arren arrakasta eta kalitate altuko lanak egin ohi izan dituzte, disziplina desberdinak hornitutakoak. Horren parte dugu Elena Uriz aktorea eta berarekin solastu gara, igandean Agoitzen eskainiko duten Presas antzezlana aitzakitzat hartuta. Presas antzezlana Agoitzen izanen da irailaren 24an […]

Urriaren 7an abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Bertsozale elkarteak pasa den larunbatean Atarrabian aurkeztu zuen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bertan 24 bertsolarik hartuko dute parte, 19 gizonezko eta 5 emakumezko hartuko dute oholtza lau final-laurdenetan. Horien artean izanen dugu Fernando Ziganda Urdanpilleta erroibartarra. Horretaz gain, 3 final-aurreko izanen dira zeina bat Agoitzen burutuko da. Final handia, ohikoa den moduan Iruñeako Anaitasuna […]

Ariak hartuko du aurtengo Aezkoako Egunaren ospakizuna

Aezkoako Egunaren 44. edizioa izanen da aurten eta Arian ospatu eginen da urriaren (irailaren aezkeraz) 15etik 17ra. Aezkoa Kultur Elkarteak antolatzen du eta Ariako bizilagun talde batekin dabiltza lanean datorren asteburuan dena bikain gera dadin. Aria herri txikia izanik kotxeak aparkatzeko aukera gutxi dute eta horretarako autobus zerbitzua prestatu dute Aribetik Ariara igoko dena, zeina […]