Jolasek hartuko dute Aritzkurengo kaleak urteroko Txikien Topaketetan

22 urte daramazkite Aritzkurenen Jolasari eta norberaren barneko haurrari astebeteko tokia eskaintzen, Txikien Topaketen baitan. Ardurak, lanak eta alde batera utzita autokudeatutako ekintzak antolatzen dituzte jolasari zentralidadea emanez. Duela 22 urte parte-hartzaile soilak izan zirenak gaur egun antolatzaile lanetan dabiltza, bere guraso eta helduen erreleboa hartuta, belaunaldi berri eta zaharrek jolasaren baitan elkar ezagutu dezaten. […]

Aezkoa mendiaren inguruko liburua ondu du Daniel Iriartek

Herriz herri aritu da Daniel Iriarte bertako ibilbide eta istorioak azaleratzen Naparbideak-Rutas Navarra proiektuaren baitan Aezkoa ezagutarazten eta herriak alde batera utzita duela bi urte Aezkoa mendiaren inguruko liburuaren proiektua ontzen aritu da Jose Etxegoienen laguntzarekin. Ibilbideak ez ezik, historia, ondarea, natura, toponimia, inguruaren erabilera, ekonomiaren garapena,… izan ditu hizpide Aezkoa Mendia liburukian. Berarekin izan […]

Iruñeko Erresumaren sorreraren 1200. urteurrena aintzat hartuko dute aurtengo Orreagako batailaren omenaldian

778. urteko abuztuan izan zen Orreagako edo Errotzabalgo bataila, zeinetan baskoiek Karlaundiren tropak garaitu zituzten. Honen karietara urtero Orreaga eta Ibañetan Orreaga Fundazioaren eta Etxabarrengoa elkartearen deiari jarraiki oroimen ekitaldia burutzen dela agorrilaren 15ean. Aurten espreski Iruñeko Erresumaren sorreraren 1200. urteurrena izanen dute hizpide, 824ko batailaren ostean eman baitzen gertakari hauxe. Aurreko urteetan agorrilaren 14an […]

Festa giroak hartuko du Auritz Garagardo besta eta Feriarekin

Urtero agorrilaren 15aren bueltan Auritzen bi hitzordu nagusi dira La Cadena elkarteak antolatutako Garagardo Besta eta Artisautza eta Ekoizleen azoka. Aurten Garagardo Bestan Dj Berny izanen da giroa berotzen.  Azoka aldiz, goiz goizetik izanen da irekita, historia handiko feriak dira Auritzekoak baita entzutetsuak ere eta bertan ofizio ugari ikusteko parada izanen ditugu. Guzti honen inguruan […]

Auritz herriari omenaldi berezia egin nahiean ipiniko du Gonzalo Santomak HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilariak Auritzen eskegiko du bere “HaurHitz” erakusketa, zeinarekin Auritzeri bere omenaldia egin nahi dion. Normalean bere obrak eskegi ohi ditu baina honetan zonaldeko haur eta gazteen kolaborazioa izan du, bere txoko gogokoenen argazkiak eta hitzak bidali baitizkiote erakusketan jar ditzan. Erakusketa Auritzeko Ferien egunean estreinatuko da eta musika emanaldi eta bideo proiekzio bat […]

Ekimenez beterik dator Artzibarko Eguna

Artzibarko bizilagun eta bizilagun-ohiak jai giroan batzeko aukera ematen duen Artzibarko Eguna ospatuko da gaurtik hasita eta igandera bitarte Nagore eta Artzibarko zelaiaren artean. Mimo handiz, urtez urte errepikatzen den zita den arren beti badu toki berezia bertakoengan eta faltatu ezinezko eguna izan ohi da. Aurten Patxi Labordaren hitzaldi batek emanen dio hasiera gerora ohiko […]

Dantzak eta tradizioak hizketa eta ikasgai izanen dira Artzibar eta Erroibarren

Artzibarko eta Erroibarko udalek bertako euskara zerbitzutik dantza eta tradizioaren inguruko hitzaldi eta tailerrak antolatu dituzte. Dantzaren historia landu eta bertako dantzak ezagutu eginen dituzte Patxi Laborda Larreak gidatutako hitzaldi eta ikastaroen bidez. Dantzaz, tradizioaz, erroetaz eta programazioaz solastu gara gaurkoan Patxi Laborda Larrearekin.       Patxi Laborda Larrea Irati Irratian

Ostiralean abiatuko du Irkus Robles Ajangizek bere margolanen erakusketa Auritzen

7 urte zituela irabazi zuen lehendabiziko margolan lehiaketa eta honen ostean bere aitak akuarela batzuk oparitu zizkion margolari senari eutsi ziezaion. Ezkeroztik disziplina desberdinetan aritu bazen ere 1973an eskaini zuen Bilbon bere lehendabiziko erakusketa. Euskal Herriko paisaia edota gaiak jorratu dituen arren izan ditu margolanak beste toki eta gaietan oinarritutakoak. Ostirala honetan berriz ere jarriko […]

Liburutegiaren erabilera udan eta udako ordutegiaren bergogorarazpena

Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Oporretatik bueltan harrapatu dugu eta esan digunagatik jendetza ari da liburutegitik pasatzen, despistaturen bat inkluso arratsalderen batean etorri delarik, horregatik udako ordutegia bergogorarazi digu gaurkoan. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Euskal Herriaren nazio garapena ardatz izanen dute asteburuan Auritzen

Euskal Herriko nazioaren garapenaren hausnarketa saioa martxan jarriko du Nevadako Unibertsitateak asteburuan Auritzen bertako udalak eta Nabarraldek lagundurik. Nazioaren garapenean estatu izatetik autonomia izatera zer nolako garapena izan duen alor desberdinetan erakutsi eta zertan mugatzen gaituen gaur egungo egoerak erakutsi eginen dute hizlari desberdinek. Sinposiuma denez bertan ateratzen diren hitzaldi zein ekarpenak gerora liburu batean […]