Egun On, Auñamendi! Sareren tontorren erronka, Loizuko gizona eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan euskal preso politikoen egoeraz jabetzen hasi dugu saioa Izan Bidea dinamikaren baitan Sare Herritarrak antolatutako 650 tontorren ekimena aitzakia hartuta. Honen inguruan Mikel Mundiñano, Zatorekin solasten egon gara. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliari Loizuko gizonaren inguruan eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: […]

Salbuespen politikari aurre egiteko mendietara igoerak

Sarek deituta larunbat honetan 650 tontor igoko dituzte Euskal Herri osoan zehar. 1500 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Erronka handia den heinean ilusioz topatu dugu Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato. Izan Bidea dinamikaren errepasoa egin dugu ere zeina milioi bat kilometro pasa daramatza euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Larunbataren zain […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta amiantoaren afera Hala Bedin

Gaurkoa, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Manexen istorioak amaituta bere bizitza osoan pairatutako auzolotsak lantzen hasi zaigu. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Asviamieko Jesus Uzkuduneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Haize Berriak eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Haize Erroten makroproiektuen kontrako Haize Berriak plataformako kidea den Fermin Ilarregi izan dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik hazkunde esponentzialaren inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 4ko saioa Iraupena: 2:15 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Garapen jasanezinari aurre egiteko Haize Berriak

Aerosorgailu ugaritze jasanezinaren kontrako mugimendu bezala hainbat plataforma sortu ziren bailara ezberdinetan. Plataforma guzti horiek Haize Berriak plataforma sortu eta hainbat mendi martxa antolatu dituzte maiatza ekaina bitartean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Haize Berriak dinamikako Fermin Ilarregi izan dugu gurean. Fermin Ilarregi Irati irratian

Maiatzeko Mendixut arakatzen

Gure hurengo gonbidatuak aipatu digu tokiko komunikabideetarako ez direla garai onenak, besteak beste tokiko agenda eta negozioetatik elikatzen delako eta pandemiaren eraginez ezin izan da modu normal batean ezer garatzerik izan. Gaurkoan, Mendixuteko Rita Labiano izan dugu hilabete honetako aldizkariari errepasoa ematen. Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Rita Labiano izan dugu maiatzeko Mendixut aldizkariaren errepasoa egiten. Izenburua: Maiatzaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Berdinen arteko jazarpena, Burgi Kultur eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetako saioa Berdinen arteko jazarpenaz solasten hasi dugu Pili Miqueorekin. Ondoren, Erronkari joan gara, Burgin lehendabizi Kultur Burgi egitasmoa ezagutzera Ainhoa Elizalderen eskutik eta bigarrenik Juan Pito Bentara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Apirilaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Azoka batek emanen dio hasiera Kultur Burgi 2021 egitasmoari

Burgiko herritarrei kolaborazio eskakizun batekin hasi zen Kultur Burgi egitasmoa forma hartzen. Udaletik sortutako iniziatibak hainbat lagunen proposamenak artatu zituen. Hauei forma eman eta programazioa osatu zuten, zeina lehen hitzordua maiatzaren 1ean izanen den Napar Bideak elkartearekin batera antolatutako azoka izanen duen. Hori gutxi balitz arratsaldeko 19etan Ekilibrio dokumentalaren proiekzioa burutuko dute Burgiko udaletxeko aretoan.Honetaz […]