Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Makro-ukuiluen kontrako mobilizazioa eta Karrape irratia

Gaurkoa Makro-ukuiluen inguruan hasi gara solasten Esther Monterorekin, larunbat honetan mobilizazioa antolatu baita Iruñean horrelako proiektuei ezetz esateko.. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Agroekologia Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Hala Bedin izandako Aner Mimenzaren agroekologiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu AstraZeneca txertoaren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratietara bisita eta Akordio Berdea Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Paskualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratitik hartu dugu Alfons Perezeri eginiko elkarrizketa Europar Batasunak erdietsitako Akordioen Berdeen ingurukoa. Izenburua: Apirilaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Formakuntza ikastaroak antolatu dituzte GUPIRINIOA egitasmotik

Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe. Horrela, Planak antolatu duen eskaintza bost prestakuntza arlotan dago banatuta: EkinPirinioa, HaziPirinioa, SormenPirinioa, ZainduPirinioa eta LandaPirinioa. Arlo horietako bakoitzak gai desberdinetako ikastaroak ditu bere […]

Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Zaporeaken esne bilketa, Manex eta animaliak eta liburutegiko berriak

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 59. istorioa kontatu digu, Manex eta elurtea izenburua duena. Ondoren,Zaporeak elkarteko Fermin Artola izan dugu asteburu honetako esne bilketaz solastu zaigularik. Bukatzeko, Auzperriko liburutegia bisitatzen amaitu dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken berriak jasotzen. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]