Egun On, Auñamendi! Zaporeaken esne bilketa, Manex eta animaliak eta liburutegiko berriak

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 59. istorioa kontatu digu, Manex eta elurtea izenburua duena. Ondoren,Zaporeak elkarteko Fermin Artola izan dugu asteburu honetako esne bilketaz solastu zaigularik. Bukatzeko, Auzperriko liburutegia bisitatzen amaitu dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken berriak jasotzen. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Sexualitatea eta sail internazionala Hala Bedin

Gaurkoan sexualitateaz mintzatzen zen Maria Muñoz sexualitate hezitzailearekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu larunbatari begira. Ondoren, Hala Bedi irratian Ekai Centerreko Adrian Zelaiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Txina eta Errusiaz aritzen zena alegia Izenburua: Apirilaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Julio Villanueva: Desobedientziarik gabe ez legoke askatasunarik

25 urte pasa dira 8 gaztek Itoitz geldiarazteko hautua egin zutenetik. Apirileko gau hartan Rotaflexen garrasiek astindu zituzten gure herri eta bailarek. Itoitzekiko elkartasun taldeak ekintza bat burutu zuen gau hartan presa eraikitzea ahalbidetzen zituzten kableak moztuz. Efemeride edo urteurren hau aprobetxatuz ekintza burutu zuenetako Julio Villanuevarekin izan gara gaurkoan. Berarekin errepasatu dugu egun hartan […]

Egun On, Auñamendi! Itoizko kableen ekintzaren 25. urteurrena eta Aralar irratia

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Itoizeko kableen mozketaren 25. urteurrena aprobetxatuz, ekintza horretan parte hartu zuen Julio Villanueva izan dugu, ekintza beraz eta desobedientziaren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sexualitatea askatasunez lantzea gure buruei egin beharko geniokeen oparia da

Zoriz amaitu zuen Maria Muñoz sexualitatearen lanketan. Interesa piztu zion garai batean eta ezaguera lantzen ahala joan zen irtenbide profesional bat bezala ikusten. Kontu ugari lantzen dira euren tailer eta hitzaldietan eta datorren apirilaren 10ean izanen da Lintzoainen eta Ariben hitzaldi bana ematen. Gorputzean egoten diren aldaketak eta sexualitatea landuko dute guraso eta nerabeekin Auñamendi […]

Mauka Pirineos, bertako naturari begirada sakonago bat emateko laguntza

Hawaien zela bururatu zitzaion gure hurrengo gonbidatuari Mauka Pirineos sortzeko ideia. Erronkaribarko natura gerturatu eta dibulgazio lana egiteko hautua hartu zuen Alba Ripodas lagunak. Helburu horrekin sortu zen Mauka Pirineos eta hasiera zail xamar bat eta gero lortu du bere lekua egitea. Mota askotako ateraldiak eta interpretazio saioak egiten ditu eta aste santurako ere zenbait […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Mauka Pirineos eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen.Ondoren, Mauka Pirineos-eko Alba Ripodas izan dugu beren jarduna zein den azaltzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso ditugu aste honetako Covid gakoak. Oraingo honetan, Astrazeneca txertoaz aritu zaigu Ana. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia eta SOS Bata Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartu dugu SOS Bata elkarteko kidea den Leo Bueriberiri egindako elkarrizketa Izenburua: Martxoaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko