Pirineki esnekiak, aitzineko eran egindako esnetik eratorritako produktuak

Izugarri pozten gaitu zonaldean negozio berri bat irekitzen denean eta batez ere familia baten ekinaz sortua bada. Gaurko honetan, Auzperrira jo dugu Aitor Zazpe lagunarekin egotera eta bertatik bertara Pirineki Esnekiak ezagutzeko. Aintzineko moduan egindako esnetik eratorritako produktu goxoak saltzen dituzte haien artean esnea, yogurtak, gasna freskoa eta gasna guria. Aitor Zazpe Irati irratian

Kudea Go! Mugikortasun kolektiboa Piriniora dator

Gaurkoan jarri da martxan zerbitzu berri bat Nafar Piriniotan. Basaburuan abian jarritako aplikazio bat da, garraio pribatua kolektibizatzeko eta naturan dugun inpaktua gutxitzeko helburu. Honen sustatzailea Patxi Miranda dugu eta berarekin batera errepasatu dugu zertan datzan aplikazio berri honen nondik norakoak. Informazio gehiago: https://kudeaservicios.com/?lang=eu Patxi Miranda Irati irratian

Longidako egutegia eta Urraul Beitiko memoria ezagutarazten

Ohikoa dugu lagun honekin elkartzea beti baitabil zonaldeko kultura eta ondarearen alde lanean. Lagun hori Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu eta gaurkoan bi proiektu berri ekarri dizkigu. Alde batetik, Longida ibarreko egutegia ekarri digu zeina 2021. urte honetarako atera duten. Bestetik, Urraul Beitin 2 urtez egindako lanen fruitua ekarri digu, bertako memoriak barnebiltzen dituen argazki […]

Egun On, Auñamendi! AEBak Hala Bedi irratian eta Piriniotako Mikroipuin lehiaketa

Amerikar Estatu Batuetara jarri gara gaurko saio hasieran Hala Bediko lagunen eta Ekai Centerreko Adrian Zelaia lagunen bidez. Ondoren, Pirinioetako Mikoripuin lehiaketa aurkeztu digu Idoia Zabaltzak bere kolaborazioaren orduan.   Izenburua: Urtarrilaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Praileaitz ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin hasi gara. Gaur Xabier Peñalverren eskutik kobazulo hauen parekoa izan zitekeen Praileaitz ezagutu dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Urtarrilaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar eta Euskalerria irratietara bisita eta Elhuyarreko Covid gakoak

Gaurkoa atzo pendiente utzi genuen bisita egiten hasi dugu Euskalerria irratira eta bertatik aritu zaigu Haritz Paskual laguna kronika pasatzen. Ondoren, Lekunberrira salto egin eta Martin Juanenarekin izan gara hango berriak ezagutzen. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Covid gakoak eduki ditugu Ana Galarragaren eskutik. Izenburua: Urtarrilaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketa eta Xorroxin irratiko kronika

Gaurko saioa urteko saiorik jarraituena izan liteke gaur egin baitugu urteroko Irati irratiko zozketa. 17 sari banatu ditugu aurten Imanol Ubau eta Iratxe Anduezak lagunduta. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Erronkariko konexioa eta sareen erabileraren inguruko eztabaida

Gaurko honetan Erronkari bisitatzen hasi dugu Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunen eztabaida ekarri dugu gurera, Whatsapp eta honelako aplikazioen ingurukoa. Izenburua: Urtarrilaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta Gaztak eta Eroriko da mobilizazioa

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 53. abentura ekarri digu, Manex eta Gaztak izenburua duena. Ondoren, urriaren 12ko gertakaeretatik eratorritako inputazioak salatzeko mobilizazioa deitu du Sortuk Eroriko da lemapean Iruñean. Honetaz solasteko Sortuko kidea den Gorka Mayorekin izan gara. Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko