Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da […]

Egun On, Auñamendi! Presoen aldeko mobilizazioak, Irati Bizirik eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa euskal presoen egoerari begira hasi gara, urte amaiera mamitsua dator eta euren aldeko dinamikei dagokionez. Honen inguruan Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin solastu gara. Ondoren, Irati Bizirik plataformarne inguruan aritu gara Mikel Donazar lagunarekin, gaur aurkezten baita Agoitzen. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Abenduaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza, Sahara eta Lacalle dokumentala

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Mikel Zabalzaren kasua gogoan eduki du gaurko kolaborazioan. Ondoren, Joxe Lacalleren figura izan dugu hizketagai bere inguruko dokumentala burutu duen Juan Luis Napalekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratikoek Olatz Alonsori eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Saharan dauden kazetarien egoera ezagutzeko. Izenburua: Abenduaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Intsumisioaren inguruko argazki erakusketa

Gaurko saio hasieran Joxe Lacalle argazkilariarekin egon gara, bere azken liburuaz eta Agoitzen jarri berri duen erakusketaz elekatzeko. Ondoren, Karrape irratira jo behar genuen baina Unai Zabaletak azken uneko abisu bat dela medio ezin gaitu artatu. Izenburua: Abenduaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Lacalle, argazkilari militantearen inguruko dokumentala

Atzo hitz egin genuen Joxe Lacallerekin eta gaurkoan bere omenez dokumentala egin duen Segunsurja Films-eko Juan Luis Napal izan dugu gurean. Berarekin errepasatu dugu nondikan datorren dokumental berri hau. Milaka istorio barnebildu zezakeen lanean jardun dute eta Joxeren izaera eta mezua zabaltzeko tresna baliagarri bat izan daitekeela aipatu digu. Proiekzioan, dokumentalaz aparte, Leizeak taldekoak izanen […]

Si te mandan una carta, Joxe Lacallek intsumisioari eskainitako begirada

Urte dexentetan ibili zen argazkilari lanetan. Hamaika bizitakoa eta pairatutakoa dugu baina beti ibili da herri mugimenduei euren fokua eskainiz. Egin eta Euskaldun Egunkariarako lanak egin zituen Iruñea borrokalariaren baitan eta aurten Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, “Si te mandan una carta” liburua argitaratu berri du. Guzti hau egin duena Joxe Lacalle dugu eta berarekin solasten egon […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sustraiak bota tailerrak eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Sustraiak bota tailerren inguruan aritu gara Arreako Esther Monterorekin, zeinekin agroekologiaz, elikadura subirautzaz eta ekofeminismoaz aritu garen. Bukatzeko,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz erruduntasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sustraiak botako dituzte elikadura subirautza eta agroekologia hazi dezan zonaldean

Asteburuan hiru tailer antolatu ditu Mugarik Gabek Pirinioetako emakume elkarte ezberdinek lagunduta. Agroekologia, Elikadura subirautza eta Ekofeminismoa ardatz izanen dute tailer hauek. Arrea elkarteak zuzenduko ditu hausnarketa saio hauek eta honetaz solasteko Esther Monterorekin izan gara. Deialdiak:Aribe Abenduak 18, 18:00 Aezkoako EtxeanOtsagabia Abenduak 19, 11:00 ZatalarrañasBurgi Abenduak 19. 18:00 Udaletxean Esther Montero Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratira eta Xorroxin irratira bisitak eta Bi Urte Lau Hilabete Egun bat dokumentala bergogoratzen

Gaur, lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Bukatzeko duela urte eta erdi izan genuen elkarrizketa bat berreskuratu dugu, Lander Garro zine zuzendariarekin izandakoa Bi Urte Lau Hilabete eta […]