Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Memoriaren Nafar Instituta

Gaurkoan Martin Juanena itzuli zaigu Aralar irratiko kronikak ematera. Ondoren, Memoriaren Nafar Institutora joan gara Josemi Gastonekin memoriaren inguruko bigarren zikloaz eta pasa den astean euren familiari Ezkabako ihesaldian eraildako Leoncio de la Fuenteren gorpuzkiak eman izanaz solastera. Izenburua: Irailaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeei zuzendutako ikastaro zikloa Erronkariko ibarrean

Gizarte zerbitzuen alorretik eta hainbat elkarte zein administrazioekin elkarlanean, emakumeei zuzenduriko ikastaro zikloa antolatu dute Erronkariko ibarrean. Honetaz elekatzeko Miren Saldias gizarte hezitzailearekin izan gara, ikastaroak errepasatzen eta oro har zikloaren helburua ezagutzen. Miren Saldias Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Erronkariko zikloa eta Covid-19aren inguruko solasaldia

Gaurko saioa Erronkarin hasi dugu, Miren Saldias gizarte hezitzailearen laguntzaz. Berak lagunduta bailaran antolatutako ikastaro zikloa izan dugu hizketagai. Ondoren, Naiz irratitik hartutako solasaldi bat hartu dugu, Elhuyar fundazioko Ana Galarragarekin eginikoa Covid-19aren inguruan diharduena. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Julian Gabas eta Plastifish egitasmoa

Gaurkoan bai izan gara Juan Pito bentako Julian Gabasekin. Erronkari inguruko azken gertakariak errepasatu ditugu berarekin batera. Ondoren, Naiz irratiko lagunak, Sara Lizarza Plastifish egitasmoaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Abuztuaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Artziko indusketa lanetara bisita, Oihane Mendizabalen eskutik

Zalduako parajean amaitu ostean hegoaldera jo dute Aranzadi zientzia elkarteko lagunek. Bertan Artzin, hiru urtetik hona egiten ari dituzten indusketa lanekin jarraitu dute. Indusketa lan hauen inguruan eta antolatu diren bisita gidatuei buruz Oihane Mendizabalekin solastu gara. Bi talde egin dituzte larunbata honetarako, 11etan euskarazko taldea eta 12:30tan gaztelerazkoa. Apuntatzeko deitu 617108633 telefonora ostirala baino […]

Egun On, Auñamendi! Beste normaltasun bat eta Artziko indusketa lanak

Ostegunetan kolaborazioak izaten ohi ditugu eta horietariko bat Xanti Begiristain Madotz laguna da. Gaurkoan berak euskaratutako Beste Normaltasun bat testua ekarri digu. Ondoren, Artzira jo dugu, bertako indusketa lanetatik Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal azken aurkikuntzen inguruan elekatu zaigularik. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Uskararen eleak, Energia gara eta Eseki

Gaur Burgin izanen den liburu aurkezpena dela eta berreskuratu dugu Josune Aznarezekin egindako solasaldia, Uskararen eleak liburuaren ingurukoa.Ondoren, larunbateko hitzaldian izan ziren Som Energia Gara eta Eseki-ko Txetxu eta Jonen hitzartzeak ekarri ditugu. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Garraldako Energia efizientzia eta parte-hartzearen inguruko hitzaldia

Saio honetan Aralar irratira jo dugu. Bertan Ibon eta Sugoi izan ditugu Larraun -Lekunberriko berriak pasatzen. Beren azken astea izanen denez agurtu egin ditugu eta etorkizunean berriz ere gurean espero ditugula aipatu diegu. Bukatzeko, energia efizientzia eta herritarren parte-hartzeaz aritutako larunbateko hitzaldiaren bi ahots ekarri ditugu, Martin Ibarra eta Oihana Lorearenak, Trantsizio Energetikorako zuzendaria lehena […]

Hezkuntza alorreko eragileen ezinegona kurtso berria hastear

Ostiralean egin zuten agerraldia hezkuntza arloko eragileek. Aspaldian ikusitako argazkirik anitzena euren kezka azaltzeko. Osasun krisia dela eta, kurtsoa astebete besterik ez denean faltatzen ez baitakite zer nolako funtzionamendu edo protokolo eraman beharko dituzte. Aurreko ostiralean Gimeno sailburuak hainbat zertzelada eman zituen plan berriari dagokionez, baina horrek ez ditu eragileak asetu. Hau guztiaren inguruan Steilas […]