Xanti Begiristain Madotz: Bake Nobel Saria
Aurtengo lehen kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristainekin. Gaur Norvegian eskaintzen den Bake Nobel Saria izan dugu hizketagai Corina Machadok izandako jarrera aztergai. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Aurtengo lehen kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristainekin. Gaur Norvegian eskaintzen den Bake Nobel Saria izan dugu hizketagai Corina Machadok izandako jarrera aztergai. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Euskal Herrian mahai-joko ezagunenetakoa izaki 17. urtea da bere inguruko txapelketa antolatzen dela. Milaka lagun batzen dituen txapelketa honek amaiera izanen du Martxoaren 24an Billabonan ospatuko den finalarekin. Bertara iristeko muslariek zonaldeko eta herrialdeko faseak garaitu beharko dituzte. Gurean Itzallen eta Agoitzen izanen dira sailkatze probak baita Auñamendi zonaldean ere, Garraldan , Aurizberrin eta Ariben. […]
Urte batzuetatik hona Gendulaingo despoblatua eta San Roman Baseliza Bake leku bilakatzen dabiltza eta Agoitzen piztu den lehia lasai egon zaitezte lehia artistikoa baita. Bertan arkeologi lanak egin izan dira eta eremua memoria gune bilakatzeko eskultura baten beharra aurreikusi egin zuten Hideako lagunek Aranzadi Zientzia Elkartekoekin eta Agoitzeko udalarekin batera. Hau dela eta, Innova diru-laguntzetara […]
Fronte hotz batek bisitatu gintuen pasa den astean eta hori bera esan digu David de Andresek. Horren ondotik aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen digun kontatu digu, baita urte amaieran eta 2026ko hasieran modeloek ematen dutena aipatu ere. Urte amaieran eguraldi iragarpenen berri izateko Twitterreko @Noainmeteo kontuan emanen ditu Davidek. David de […]
Hatortxurock-ek utzitako kapital humano horrek martxan jarri du ekimen berri bat, Aske Jaialdia, zeina abenduaren 27an Atarrabia izanen du agertoki. Herria eta herritarren askatzen bideari soinu-banda jartzeko jaialdia izanen da, auzolana oinarri izanen duena. Garai eta erronka berriei aurre egiteko egitasmoa izanen da eta horretarako ere jendearen parte-hartzea beharrezkoa duen jaialdia da. Gaur lehen edizio […]
Euskalgintzaren Kontseiluak euskaren egoeraz larriturik hizkuntza bera berrindartzeko eta honen aldeko apustua berresteko Pizkundea ekimena antolatu du datorren abenduaren 27ako, Bilboko Bizkaia Arenan. Larrialdi linguistikoari aurre egiteko deia kulturaren bitartez eginen dute lehen ekimen honetan eta hori bera izan dugu hizketagai Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin bere ohiko kolaborazioan. Berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri […]
Aspaldi ez ginela Mari Mar Agos liburuzainarekin izaten eta gaurkoan bere ondora itzuli gara gogotsu. Ohikoa den moduan lanean harrapatu dugu liburutegira liburu berri pila bat iritsi baitira eta hauek sailkatzen ibili da. Aipatu digu gaurko kolaborazioetan ere Eguberrietan liburutegiak goizeko ordutegia izanen duela. Mari Mar Agos Irati Irratian:
Erronkariko Eskolako lanak amaituta Ezka ibaiko ertzeruntz doan zonaldeari esanahia bilatzeari ekin zioten. Irakaslegoa, Guraso Elkartea, Udala, Basozainak, Natur interpretazio zentroa eta herritarrak aritu dira 2 urte hauentan Zaltua natur eta hezigunea irudikatzen. Proiektu honetan topatuko ditugu, kanpoko ikasgela naturalak, trebetasun zirkuitu naturala, hegaztien behatoki eta Pirinioetako Lorategi Botaniko txikia (Phenoclim) eta hegaztientzako habiak, intsektuentzako […]
Eguberrietako garaiak heltzen zirenean gurasoekin aholkularitza lanak burutzen zituzten Aranea Haur Eskolako hezitzaile taldekoek, halere, aurten 56 ikasle izanda ezin izan diote dinamika horri eutsi. Horren ordez, Opariak erosteko gida bat ondu dute gurasoen artean zabaltzeko eta zenbait irizpide emanik, betiere hezkuntza prozesuan onurak ekarriko lituzteketen jolasak eta jokuak nabarmenduz. Garazi Labiano izan da proiektuaren […]
Asteburu lasaia izan da eguraldiari erreparatuta eta hori bera adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldiarekin sartu gara ostegunera arteko iragarpena eskainiz. David de Andres Irati irratian