Sanferminetako eguraldia, “El Niño” eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan meteorologian dauden azken berrien inguruan solasten hasi gara, bereziki “El niño” deituriko fenomenoaren inguruan. Nola ez Sanferminetarako lehen egunetarako iragarpenari eman diogu bide eta azkenik Nafar Pirinioetan izanen dugun eguraldia izan dugu David de Andresen laguntzarekin. Iragarpena: Osteguna (Uztailak 6):  Hasieran giro lasaia nagusi hego eta hego ekialdeko haizeak lagunduta. Arratsaldean aire hotzdun masa […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako okupak

Saio honetan itzuli da Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa lan batekin. Pirinioetako okupak iritzi testuan etxebizitza alorrean Pirinioetan bizi dugun problematika azaldu du, batez ere bigarren etxebizitzen aferakin suertatzen diren arazoei erreparatuz.   Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Gure bazterrak bustiko dituen Urmuga jaialdiaren aurkezpena izanen da gaur Orbaitzetako Kultur Olan

Uztailaren 12an hasi eta 30a bitarte Euskal Herria zeharkatuko duen jaialdi ibiltaria dugu  Urmuga jaialdia. 30ean Izaban izanen du amaiera baina gure eskualdean 5 emankizun aurreikusita dituzte antolatzaileek. Zehaztapen guztiak gaur arratsaldean Orbaitzetako Kultur Olan emanen dituzte, hala adierazi baitigu Miguel Zeberiok gaur egindako elkarrizketan. Informazio gehiagorako URMUGA webgunean        Miguel Zeberio Irati […]

Berri katastrofikoak, aste hasierako iragarpena eta Sanfermin hasierako meteo-aurreikuspenak David de Andresen eskutik

Azken aldian oso ohikoak bilakatu dira titular katastrofikoak eta hauen inguruan solasten hasi gara. Ondoren aste hasiera honetako iragarpena pasa digu David de Andresek eta Sanferminetako lehen aurreikuspenak ekarri dizkigu. Iragarpena: Astelehena (Uztailak 3): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Ipar haizea izanen da nagusi arratsaldean honek hodeiak ekarriko dizkigularik. Tenperaturak igandekoen antzera izanen […]

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian:

TDiferencia konpainiak Kul proiektua dakar Burgira

20 urte baino gehiago daramatza hiru emakumek sortutako TDiferencia arte eszenikoen inguruko kooperatiba lanean. Oraingo honetan Kul proiektua jarri dute martxan, arte eszenikoak landa eremura eramateko intentzioarekin eta hiru herrietan gauzatuko da programa, San Martin de Unx, Sansol eta Burgin. Azken honetan izanen dena eta konpainiaren izaera hizpide hartuta konpainiako Ainhoa Ruiz izan dugu gurean. […]

Kanadako keak, beroaldia eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur David de Andresekin izan gara Kanadako kea gurera heldu baita eta horrekin atmosferaren zirkulazioa azaldu dugu. Horrekin amaituta aste bukaerako iragarpenarekin sartu gara. Iragarpena: Osteguna (Ekainak 29):  Giro lasaia nagusi ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta. Horrek ere tenperaturen jeitsiera ekarriko du eta egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta ekaitza jo dezake.Ostirala (Ekainak 30): Giro goibela […]