Irati inguruetan kokatuta dagoen Kultur Olak ireki ditu ofizialki ateak

Larunbatean izandako ekitaldi arrakastatsu batek eman zion ofizialki hasiera Kultur Olaren jardunari. Garaian armak egiteari bideratuta zena orain kulturaren akuilu izatea du helburu eta premisa horrekin hasi zuen bere ibilbidea. Goizeko 10:30ak pasata hasi zen ekitaldia zeinetan zenbait omendu eta maila altuko gonbidatuak izan ziren Aezkoako Batzarrearen eskutik Izaskun Zabalzak eta Karmele Galarzak eman zioten […]

Egituratu dira hauteskundeetan parte-hartu zuten udalak

Asteburu honetan gauzatu dira  maiatzaren 28ko hauteskundeetatik eratorritako udaletan kargu-hartzeak. Egia da herri askotan itxaron beharko dutela bigarrren itzul batean hautagaitza aurkeztera, lehen deialdian ez baitzen inor aurkeztu. Aurkeztu zirenen artean baziren batzuk hautagaitza bat baino gehiago zituzten herri eta bailarak. Artzin bi hautagaitza ziren eta alkatetza Artziko Herri taldeak eskuratu zuen 4 zinegotzi eskuratuta […]

Frankismoko errepresio sexuala nabarmenduko dute Igari-Bidankoze artean esklabuei eginen zaien omenaldian

2005. urtean sortu zen Memoriaren Bideak elkarteak eta hasiera zailak izan zituen arren ideiak oso argi zituzten, Igari-Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoko esklabuen oroimena bizirik mantendu behar zela. Urtero urtero lantzen dute omenaldia eta urtero gai ezberdin bat jorratzen dute, aurten frankismoko errepresio sexuala aintzat hartuz eta LGTBI kolektiboaren egoerarekin alderatuz. Omenaldia bera aitzakitzat […]

Haize Moreak eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk akordioa erdietsi dute alkatetza eskuratzeko

Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria,  Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik. Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren […]

Larunbat honetan ofizialki irekiko ditu ateak Orbaitzetako Olan kokatuta dagoen Kultur Olak irekiera ekitaldi bat medio

Garaian Arma Ola zenak Kultur, sorkuntza, natura eta ondareari bideratuko zaio. Honen baitako jauregia hainbat denboraz atontzen eta konpontzen egon ostean Kultur Ola bilakatu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Bide honi apirilean hasiera eman bazitzaion ere ofizialki hasiera emanen zaio larunbat honetako ekitaldiarekin. Bertan partaide eta gonbidatu ugari izanen dira eta modu sortzailean erakutsiko dute zertan […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Euskararen marketinga

Gaur itzuli zaigu Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa eta salaketa egiteko Euskararen marketinga testuarekin. Azaleratu nahi izan du nola zenbaitzuk euren negozioaren alde egiteko euskarazko izendapenak erabili dituzten eta ondoren euskararen arrastorik ez dela berean.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena

Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu. Iragarpena: Asteartea (Ekainak 13): Egunaren lehen partean ostarteak zabalduko dira aurreko eguneko ekaitzen ostean. Egunaren amaieran ekaitzak sor litezke zenbait tokitan txingorra eduki ahal izan dutelarik. Egunaren hasieran hego […]

Bidaia Irati ibaian zehar emakumeen lorratzen bila

Duela gutxi izan zen gurean Karekin Kulturako Kati Leatxe Ritual egitasmoaren inguruan solasean eta ez da geldirik geratu, beste proiektu berri bat baitakarkigu eskuartean. Irati ibaia ardatz hartuta emakumeen lorratzei segika “bitakora” koaderno bat egiten dabil hainbat lagunekin batera. Ilustratzaileak, historialariak, antropologoak,… jende asko bidelagun duela eraikitzen dabil proiektua zeina espero da abenduan argia ikustea. […]

Oskar borraska eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur izan gara David de Andresekin . Lehendabiziko partean Oskar borraskaren inguruan solastu gara, ekainean ez-ohikoa baita holakoak sortzea. Ondoren, asteburu honetarako iragarpena eman digu Davidek. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 9): Giroa goibela goizean ostarte eskas batzuekin. Tenperaturak aurreko egunekoak izanen ditugu eta arratsaldean haizeak hegoaldetik mendebaldera eginen du eta honek ekaitzak lehertzea ahalbidetu dezake.Larunbata (Ekainak […]