Osasuna Magnaren salbazioaren ostean Josu Mendiverekin izan gara Areto Futbolaz solasean

Bigarren denboraldia izan du Josu Mendivek Areto Futboleko lehen liga Nazionalean Osasuna Magna taldearen baitan. Talde bezala denboraldia bikain hasi izan bazuten ere, lesioek jarraikortasuna puskatu eta taldea baldintzatu izan dute eta horrek behartu dituzte azken partiduan salbazioa jokatzera. Berarekin izan gara gaurkoan denboraldiaz hausnartzen, maila pertsonalean nolatan bizi izan duen aurtengo denboraldia eta presioa […]

Hazien aitzakipean landa eremuko kixoteak ezagutuko ditugu De quijotes y semillas filman

Santi Cordon Tuterako sukaldari protagonista zuen “Los ultimos de la Mejana” dokumentala sailkatu zuten Malagako Jaialdian proiektatzeko eta orduan Santik berak egindako Verdukleta hartu eta Malagarako bidea hartu zuen, herriz herri bakoitzean bertako jendearekin egonez eta haziak elkartrukatuz. Abentura honetan bidelagun izan zuen Patxi Uriz zuzendaria eta hau dena “De Quijotes y Semillas” filman bildu […]

Nafarroa mendebaldeko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresekin

Gaur ostiralean Nafarroako ipar mendebaldean izandako euri jasen inguruan solastu gara David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Astelehena (Maiatzak 22): Egun hasiera hodeitsuak ostarteei emanen die bide. Ipar haizea finkatuta jarraituko du eta oro har tenperaturek gora eginen dute.Asteartea (Maiatzak 23): Ostarteekin esnatuko gara eta eguna […]

Landa eremuaren defentsan eta kapitalismo berdeari ezetz esateko mobilizatzera deitu dute gizartea Iruñean eta Gasteizen

Eraikuntza enpresa handiek aukera paregabea ikusi izan dute energia berriztagarrien makroproiektuak egitean eta horregatik asko izan ziren Nafarroan aurkeztutako proiektuak. Horietariko askok ekimen herritarrek zirela medio geldiaraztea lortu zen eta anabasa honen erdian herri zenbaiteko plataformek Nafarroa Energia Eraldatzen plataforma sortu zuten. Egoera halere ez da baretu proiektu berri gehio azaldu baitira azkenaldian eta honi […]

Kolektiboki trapu zikinak garbitzearen ideia antzerki eginda

Oiartzun sortu zuten Lore More konpainiakoak Trapu Zikinak antzezlana Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan. Konpainia Maialen Diazek eta Mikele Urrozek sortu zuten eta gero batu zaizkie Laura Villanueva eta Luzia Ezker. Garai batean garbitokian arropak garbitzea nolakoa izan behar zen erakusten dute betiere gaurkotasun puntu bat emanez. Luzia Ezkerrekin izan gara gaurkoan konpainiaz eta antzezlanaz […]

Arte garaikidea denon eskura maiatzaren 27a bitarte Agoitzen

Arte garaikidea zenbaitetan ulertezina izan da eta baita eskuraezina ere. Museoetan egiten den artetzat hartu izan da eta horri buelta emateko Uharte Arte Garaikideko zentroak abiatu zuen Uholdeak programa, arte garaikidea Nafarroako txoko desberdinetara iris zedin. Honen baitan kokatzen da Materialak Amatu erakusketa zeina  zaintzaren, amatasunaren edota ez-amatasunaren inguruko ikuspegi desberdinak barnebiltzen dituen disziplina anitzetako […]

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egoera argira

Saharako herriak egoera larria pairatzen dabil Marokorekin izan ohi duen gerrari dagokionean. Egoera hori azaleratuko dute larunbat honetan Agoitzen, hitzaldi baten bitartez errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiaraziko gaituen ekimena antolatu baita. Bertan hizlari izanen dugu Agoitzen bizi den Mbrabth sahariar errefuxiatua euren bizipenak kontatzen.     Mbrabth Irati Irratian:

Ipar haizeak eta freskotasunak markatuko dute aste bukaera David de Andresek esanda

Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure lagunaren iragarpena. Gaur ere DANA hitza meteorologian zer den azaldu digu Davidek. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 18): Hodei eta ostarteak lehendabiziko partean nabarmen nagusituko dira, halere egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta baliteke euria egitea. Haizea aste bukaera osoan zehar iparraldekoa izanen da indarra galtzen joanen delarik, horrek […]

Agoitzen migratzaileekin eginiko ikerlana aurkeztuko dute bihar Kultur etxean

Polymathia Gizarte Aholkularitza taldeak eraman du ikerketaren ardura baina eskaera Agoitzeko udalak eginikoa da. Datuei erreparatuta Agoitz harrera herria dela nabarmena da biztanleen %20,35a pertsona migranteak baitira eta hauen egoeraz jabetu eta hobetzeko abiatu zuten ikerlana. Ikerlana amaituta bihar aurkeztuko dute jendaurrean arratsaldeko 19:00. Ikerlanaren inguruan bertan dinamizatzaile lanetan parte hartu duen Irati Zunzarrenekin egon […]