Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 27. edizioa martxa hartzen dabil Atarrabian

Gertu ditugu, gertu gaude! lemapean egingo da larunbat honetan Hatortxu Rock euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdiaren 27.edizioa Atarrabian. Aurten egiten den bigarren jaialdia da eta 18 taldek beren onena emanen dute auzolanean eraikitako jaialdian. Arratsaldeko 16etatik hasita goizeko ordu txikiak arte iraunen du musikak, halere hau bideragarria egiteko jendearen inplikazioa nahitaezkoa da eta bolondres […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Agroekologiaren inguruko dokumentala Nagoren larunbatean

Agroekologiaren inguruko hausnarketa bat abiarazteko hasi zuten Zure platerean hasten da mundua dokumentala eraikitzen. Honen proiekzioa larunbatean Nagoren izanen dugu arratsaldeko 18etan eta ondoren autogestionatutako pikoteoa izanen da. Proiektuaren inguruan aritu gara Ion Fontenla zuzendariarekin solasean.      Ion Fontenla Irati Irratian:

Goiburu, mende bateko historia liburu batean harilkatua

Aurten ospatu izan dute Agoitzeko denda edo negozio historiko honen mendeurrena. Goiburu dendaz ari gara solasean eta hainbat ekinbide egiteaz aparte liburu batean barnebildu dute bere historia. Lan honetan Kati Leatxe aritu da bere alaba den Estitxu Larrea diseinatzailearekin batera “Goiburu 1820-2020. Amaigabeko lazo batez loturiko bost belaunaldi” liburua ekarri duena. Honetaz solastu gara Kati […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Lau urtaro,lau enplegu

Enpresabidea agerkari digitalean plazaratzen ohi ditu Ainhoa Elizaldek euren iritziak eta gaurtik aurrera ere gurean eginen du Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? atalean bi astetan behin. Gaurkoan, Lau urtaro, lau enplegu izenburudun iritzi artikulua ekarri digu, zeina urtaroen araberako lanaldiek dakartzan prekarietatea azaltzen den eta lan iraunkor bat edukitzearen ezina azaltzen duen. Enpresa bidea agerkari digitala […]

Itxialdian sortutako hitzen hasperenak argitara

Covid dela eta igarotako itxialdian zenbait sorkuntza lan egin ditu gure hurrengo gonbidatuak. Bera Olaldeako bizilaguna den Josu Jimenez dugu eta gaurkoan bere olerki liburu berri batekin datorkigu. Hitzen Hasperenak du izenburua eta berak sortutako zenbait olerki dakartza Maite Ramosek Dsortutako irudiek liburua maisutasunez betetzen dutena.   Karrikirin aurkeztu bazuten ere Durangoko Azokan eginen dute […]

Auzperriko eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa eta itzulitako lanaren azken berriak

Auzperri eta Agoitzeko euskarazko irakurle taldeen dinamizatzailea dugu Mikel Albisu Mikel Antza idazle auriztarra. Bere laguntzarekin errepasatu ditugu pasa den asteko irakurle taldeetan bizitakoak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako Materialak eta Uxue Alberdiren Dendaostekoak eleberrien karietara. Ez hori bakarrik, jakin izan dugu Iraultza eta Bizi, hots, “Revolució i viure!” liburuaren katalanera itzulpena lortu duela espero zen finantziazioa […]

Gaur estreinatuko da zinemetan Ainarak pelikula

Garai bateko ainarien bizimodua du oinarri Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako filma honek. Anne Etchegoyen da bertako protagonista eta erakusten du zer nolako bizimodua zeramaten Erronkari, Zaraitzu eta Ansotik Maule aldera espartinak egitera joaten ziren emakume gazteak. Filmaz solasean Ritxi Lizartzarekin izan gara gaurkoan. Estreinaldia Golem zinemetan izanen da gaur. Halere zonaldean igande […]