Txistu hotsek eta oroimenak bat eginen dute Pirinioetan udan zehar

Euskal Herriko Txistularien elkarteak bigarren urtez antolatu du Pirinioak Txistuka. Pirinioetan zehar txistu hotsak barreiatuko dituen jaialdia litzateke hauxe eta jadanik lehen emankizunak pasata dira. Ez hori bakarrik, oroimena ere landuko dute Beltxaren taldeak Amaiur kontzertua antolatu du larunbat honetarako. Honetaz solastu gara Euskal Herriko txistulari elkarteko eta Beltxaren taldeko Arkaitz Ibarrarekin.   Arkaitz Ibarra […]

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee, Mezkiritzeko jaiak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa “Mi pueblo lee” literatu jaialdia ezagutzen hasi dugu bertako antolatzailea den Maribel Medinaren laguntzarekin. Ondoren, jaietako egutegia jarraiki Mezkiritzen hartu dugu tokia eta Bea Oktabioren laguntzaz bertako jaiei egin diegu errepasoa. Bukatzeko, ostiralero lez, Erronkari bisitatu dugu Julian Gabasen eskutik bertako berriak jasotzera. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua

Saio honetan Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi gara. Gaurkoan Ikurrin kontuak izenburudun auzolotsa ekarri digu gurera. Ondoren, Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek abian jarritako Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua ezagutu dugu Arantxa Iriarteren laguntzarekin. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar eta Karrape irratietara bisita eta Amaiurko 500. urteurrena

Gaurkoa Aralar Irratia bisitatzen hasi dugu Martin Juanenak bere kronika pasa zezan. Ondoren, Leitzara jo dugu Karrape irratira Unai Zabaletaren kronika jasotzera. Bukatzeko, Amaiur herrira joan gara, bertako biztanlea den Ainara Urrizaren eskutik, bertan gazteluaren konkistaren 500. urteurrenaren harira egiten dabiltzan ekimen desberdinak ezagutzera Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Amaiurreko gazteluaren erorketaren 500. urteurrena gogoratzeko ekimen andana antolatu dituzte herritarrek

Uztailaren 19an 500 urte bete ziren Amaiurreko gaztelua Gaztelako ejertzituaren esku geratu zela. Urteurren borobil horrek bertako herritarrak berpiztu eta uda osoan zehar zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Abuztuaren 6rako ekimen potentea antolatu dute, kale ibilaldi bat Asisko Urmenetaren laguntzaz eta Aurkituko Gaituzuenoi emankizuna Jon Maiaren gidaritzapean. Ez hori bakarrik, Amaiurren bertan gaztelutik berreskuratu egiten diren […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoa Herria prozesua, Zalduako indusketak eta Erronkariko konexioa

Saio honetan Aezkoa Herria prozesu parte-hartzailea ezagutzen hasi dugu Vanesa Pau, Izaskun Zabaltza eta Oihana Lorearen eskutik. Ondoren, Erronkari aldera egin dugu salto Julian Gabasek bertako azken berriak pasa zitzan. Bukatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabal izan dugu gurean Zalduako indusketen azkeneko aurkikuntzak azalduz. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]