Egun on, Auñamendi! Bidausi mankomunitateko abisua eta Pirinioko soinu banda 6. atala

Gaurko saioan Bidausi Mankomunitatetik jasotako abisua pasa dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Banda egitasmoarekin jarraitu dugu eta gaur Abaurregainako gazteek hartu dute Garraldakoen tokia. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Abaurregaina eta Durangon, azoka eta giro ona

Pirinioan lan eta bizi ekimenak azoka antolatu zuen igandean Abaurregainan, udala eta Goierri elkartearekin batera. Eneko Villegas antolakuntzan aritu da eta oso balorazio ona egin zigun igandean Euskal Herriko herririk garaienean bizitakoaz. Bertakoa du aita Asun Zelai Beunzak ere, Orbaizetakoa ama. Eta Durangoko liburu eta disko azokan aritu zen lanean, Pamiela argitaletxearen stand-ean. Balorazio polita […]

Egunon Auñamendi! Pirinioan lan eta bizi azoka Abaurregainan eta Nori komikia

Euskararen egunaren biharamunean ere jarraitzen dugu Pirinioan. Eta igandeko azokari buruz mintzatu da Irati irratian Ainara Ekisoain Pirinioan bizi eta lan ekimeneko kidea. Bertsolari aldizkariak NORI komikia plazaratu du, euskara batua patentatu eta saltzeko asmoa agertzen den Xabi Paya eta Patxi Gallegok ondutako lanean. Izenburua: Abenduaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Emakumeen ahotsa: Abaurregainako Hilarriak, Aurizberriko liburutegia, Pirinioetako ponentzia Bakartxo Ruizekin eta euskara kontuak aztergai

Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuanBakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren […]

Aurizberriko liburutegia eta Abaurregainako Hilarrien museo saritua

Bi emakume ekintzaileren lekukotasunak bildu ditugu gaurko Egunon Auñamendi! irrati emankizunean. Aurizberriko liburuzain Marimarrek herriaren 750. urteurrena izan du hizpide bere tartean. Eta hamabostean behin gure artean egongo da aurrerantzean. Abaurregainako Naiarak laister jasoko du ingurugiro saria Madrilen, eta Hilarrien museoari buruz mintzatu zaigu Irati irratian. Bi elkarrizketak eskaintzen dizkizuegu. Aurizberri herriak 750 urte eta […]

Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egunon Auñamendi! Kataluniatik Iratiko basora, Aezkoako egunaren bezperetan

Diadaren biharamunean Bartzelonatik zuzenean aritu gara Joan Tornés Abaurrepekoako lagunarekin -sortzen katalana eta urtero Diadara joaten dena-. Diadaren kronika eta Kataluniako prozesuari buruzko gogoeta egin digu berak. Abaurregainatik Jaione Etxabarri hurbildu zaigu, aurtengo Aezkoako egunaren berritasunak eta egitaraua azaltzera. Irati irratiko estudioetan Idoia Zabaltzak Inglaterratik Euskal Herrira euskara ikastera etorritako Dylan Inglis lagunaren berri eman […]