Erroko eskolako lagunek E(l)karpen berri bat antzerki musikala estreinatuko dute ekainaren 14 eta 15ean

Taula gaina hartuko dute Erroko eskolako ikasleek euren E(l)karpen Berri Bat antzerki musikala aurrera eramateko asmoz. Orain buru-belarri dabiltza entseguak egiten eta dagoeneko bere lehen emanaldirako (Ekainak 14) sarrera guztiak saldu dituzte, horrexegatik bigarren data bat ere paratzea adostu dute, ekainaren 15a. Antzerkia ez ezik 13 kanta barnebiltzen duen CD berri bat ondu dute euren […]

Edurne Crespok bere obrak eskainiko ditu ekainaren 1-etik 16 -ra Auritzeko Kultur Etxean

Garaitzeko Asi Elkarteak gonbidatuta euren marrazkiak eskainiko ditu Edurne Crespok Auritzeko kultur etxean. Txikitatik gustatu izan zaio marraztea baina gerora ez zuen arteetako ikasketak hartu, nahiz eta ez zion inoiz marrazteari utzi. Marrazketa serioago hartu zuen pandemia garaian, bertan berrartu baitzuen hain atsegina den eta hain ongi ematen zaion afizioa bere alabarekin batera. Bertan sortutako […]

Martxan dira 2024ko Aranzadi Elkarteak gidatutako indusketetan parte-hartzeko izen emateak

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia sailak indusketa kanpainaren berri eman du. Bertan aurtengo indusketa gune guztiak azaldu eta bolondresen eskaera egiten duela. Gure zonaldean Artzin, Auritz-Zaldua eta Agoitzen eginen dituzte geldialdiak. Lehendabiziko biak indusketak izanen dira, Agoitzekoa aldiz auzolanerako deialdia lirateke. Hau aitzakitzat hartuta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den eta Artzi eta Auritzeko indusketen […]

36ko matxinatuek eragindako 8 biktimak gogoan izanen dituen memoriala estreinatu dute Auritzen

Auritzeko udalak hala adostuta Garraldako Begoña Munarriz artistari eskatu zioten 36ko matxinatuek eragindako 8 biktimen oroit monumentua egitea. Hortik sortu zen larunbatean estreinatutako “Alegoria” oroit monumentua, zeinak Auritzeko herriak babestu zuen, biktima horiekiko izandako zorra kitatuz. Ez hori bakarrik Auritzeko udalak Ez memoriak delako argitalpena ere etxe guztietara bideratu zuen bertan ziren biktimen kasuen ingurukoak […]

Xantiren Auzolotsak, 50.atala: Yolanda Barcina eta Simon Santamaria

Gaur jarraitu dugu Sanferminetako prozesioan gertatutakoen karietara eta bertan Yolanda Barcina garaiko alkatearekin eta Simon Santamaria militarrarekin izandako enkontrua ekarri digu Xanti Begiristain Madotzek. Xanti Begiristain Irati Irratian:

23 proiekzio eta 1500 ikusleen langa gaindituta balorazio bikaina egin dute Auñamendi Zinema proiektuaz

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak aurrera eramandako eta Auritzeko zein Erroibarko udalen kolaborazioarekin apirilean hasi zuen bere ibilbidea Auñamendi Zinema proiektua. 23 proiekzio burutu dituzte eta 1500 ikusletik goiti izan dituzte osotara, nabarmenduz zer nolako beharra zegoen horrelako proiektu bat edukitzeaz. Yegua labur-metraiaren proiekzioan eman zuten hilabete hauen balorazioa, erabat positiboa izan dela argiki esanez. […]

Orreagako gudatik gaur egunerainoko istorioa taularatuko du bihar Historia Oroituz elkarteak Auritzen

Seguran sortutako elkartea dugu Historia Oroituz, antzerkigintzako disziplina zenbait lantzen dituen herritarrez osatua zeina historian gertatutakoa izaten duen aztergai bere antzezlanetan. Antzezlan horietako bat da Orreagatik iragan hurbilera, bihar Auritzen eskainiko dutena. Hau aitzakitzat hartuta elkarteko kidea den Lourdes Imazekin izan gara ekimena bera gehiago ezagutzeko asmoz.   Lourdes Imaz Irati Irratian:

Enrique Pimoulierren argazkiak ikusgai ditugu Garaitzeko Asi elkarteak antolatutako erakusketan

Asteburu honetan amaituko da Enrique Pimoulierren lanak barnebiltzen dituen erakusketa eta arrakasta edukitzen du bere giza-begirada intentsoarekin. Bi astez izan da erakusketa Auritzen Garaitzeko Asi Elkarteak antolatuta eta ezin dugu aukera pasatzen utzi bere argazkien goxotasun eta krudeltasuna komentatzeko erakusketaren arduradunarekin, hots, Valles Pedroarenarekin. Berak gerturatu digu nolakoa zen Enrique Pimoulier eta zer zen mugiarazten […]

Beltxaren taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Auritzen

Nabarraldek antolatutako aste kulturalaren baitan emanen du Beltxaren taldeak kontzertua larunbatean Auritzen. Garaian Lina Anduezak eta Ana Telletxeak sortzen zuten a capella bikotea orain beste 5 lagunekin gorpuztu eta taldea sortu dute. Honen ondotik Xabier Irujo historialariak bere bertso eta idazki zenbait utzi zizkien zeinetik Errotzabal 778 diska-lana sortu zuten eta hain zuzen ere hori […]