Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Egun On, Auñamendi! Mendialdeko historiaren kongresua eta Karrape irratia

Gaurkoa Mendialdeko eta Nafarroako historiaren inguruko kongresuaren inguruan solastu gara Nabarraldeko Anjel Alcalde lagunarekin.. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Auritzen izanen da Sergio De Andres Magia duten ipuinak kontatzen

Larunbatean arratsaldeko 19tan izanen dugu Magia Duten Ipuinak aurkezten. Auritzeko Kultur etxean izanen dugu hitzordua Sergio De Andresekin. Artista polifazetiko honek narratiba eta ukitu majikoak tartekatuz beste mundu batera eramanen gaitu. Gaurkoan gurean izan dugu honen inguruan solasten.   Sergio De Andres Irati irratian

Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aranzadi elkarteko indusketa kanpaina

Gaurkoan indusketa kanpainaren inguruan aritu gara Aranzadi Zientzia elkarteko bi kiderekin. Alde batetik, Oihane Mendizabal izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen bera Artzi eta Zalduako indusketen zuzendari lanak egiten baititu. Bestetik, Eder Martinez izan dugu Zalduako indusketa lanetan bizitakoak kontatzen. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Izadi, edo espetxean gertatzen denaren islada krudela

Gaur Auritzeko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da dokumentalaren proiekzioa. Dokumentalak Izadiren kasua azaltzen digu modu gordin batean. Izadi, espetxean jaiotako haurra dugu Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal preso politikoen alaba eta espetxe barneko bizimodua dakarkigu dokumental honen bitartez. Egoera zaila benetan gartzela barrukoa eta egoera askoze gehiago zailduko du datorren urtean Izadik 3 […]

Azaroaren 28 eta 29an oroitu eta egia,justizia eta erreparazioa aldarrikatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Datorren azaroaren 26an 35 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaitzetarra atxilotu eta euren eskuetan hil zela. Aurten urte borobila, 28an ekitaldi itxi bat eta 29an omenaldi herritarra eginen dute kasua gogoraru eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko. 28an Auritzen izanen da hitzordua, goizeko 12etan zeinetan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahalko den. Horretan […]