Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Bertako elikagaietaz ikasi eta elikaduraz arduratzeko Bertatik Bertara proiektua abiarazi dute Aurizberriko eskolako guraso elkarteak

Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek  pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren […]