Egun On, Auñamendi!Maria Moliner saria eta liburutegia eta Euskarazko jarduerak eta HitzTripuak

Gaurko saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu, Mari Mar Agosekin batera. Zoriondu dugu bere proiektu batek Maria Moliner saria jaso baitu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara gaurkoan Hitztripuak testua ekarri digu eta baita etorkizun hurbilean zonaldean diren euskararen inguruko jarduerak azaldu ere. Izenburua: Azaroaren 26ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Nafarroako makro-proiektuak eta ERA guraso euskaldunen tartea

Gaurko saioa Sustrai Erakuntzako kidea den Pablo Lorenterekin hasi dugu. Nafarroan pil-pilean diren hainbat makro-proiektuen azken berriak errepasatu ditugu bere laguntzarekin. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Era Nafarroak sortutako guraso eskolaren inguruan solasten. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskara planak enpresetan eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Hala Bediko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko idazkariari lan mundua euskalduntzeko planen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz isolamenduaren inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, bakegileak eta Errigora

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan  Irakurle taldeaz eta bertan dagoen erakusketaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mixel Berhokoirigoin bakegileari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera.Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Errigoraren Euskarari Puzka egitasmoaren inguruan aritzen. Izenburua: Urriaren 29ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Mendigorriako euskararen haziak

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen egon gara Martin Juanenak beren kronika pasa zezan.. Ondoren  Josu Goñi Mendigorriako gurasoarekin izan gara bere haurrak D ereduan matrikulatzeko arazoak direla eta abaiarazi duten kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko