Familian sexualitatea nola landu dezaketen ikasteko tailerra astelehen honetan

Gaur ikusita astelehenean familian sexualitatea nola landu daitekeen ikasteko tailerra dagoela Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, tailerra bera emanen duen Eva Rosinorekin egoteko parada hartu dugu. Berak azaldu digu gaur egun sexualitatea lantzeko dauden arazoak eta baita aukerak ere. Tailerra datorren astelehenean 16:30tan Garraldako Eskolan izanen da.   Eva Rosino Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Sexualitatea eta sail internazionala Hala Bedin

Gaurkoan sexualitateaz mintzatzen zen Maria Muñoz sexualitate hezitzailearekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu larunbatari begira. Ondoren, Hala Bedi irratian Ekai Centerreko Adrian Zelaiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Txina eta Errusiaz aritzen zena alegia Izenburua: Apirilaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sexualitatea askatasunez lantzea gure buruei egin beharko geniokeen oparia da

Zoriz amaitu zuen Maria Muñoz sexualitatearen lanketan. Interesa piztu zion garai batean eta ezaguera lantzen ahala joan zen irtenbide profesional bat bezala ikusten. Kontu ugari lantzen dira euren tailer eta hitzaldietan eta datorren apirilaren 10ean izanen da Lintzoainen eta Ariben hitzaldi bana ematen. Gorputzean egoten diren aldaketak eta sexualitatea landuko dute guraso eta nerabeekin Auñamendi […]