Asteartean deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionalak Mikel Albisu auriztarra
Datorren asteartean telematikoki deklaratzera deitu dute Donostian Mikel Albisu Mikel Antza auriztarra Auzitegi Nazionalaren aginduz. ETAk bere ibilbidea amaitutzat eman eta 10 urtera gertatzen da inputazio hau eta berarekin solastu gara honetaz. Lasai egon arren etorkizunarekiko kezka sortzen diola komentatu digu. Gaineratu du inputazio honetaz El Mundo egunkariagatik enteratu zela eta zentzurik ez duen kontua […]