Erotikaren inguruko ikastaroa izanen da gaur Lakaben

Hezkuntzan hainbat urtetan aritu ostean Edurne Errea Nuñok bere gorputzaren eta oro har sexologiaren inguruko ikasketak eta formakuntzak egiten hasi zen. Pixkanaka-pixkanaka hasi zen bere ideia garatzen eta gaur da eguna zeinetan sexologiaren inguruko ikastaroak ematen hasi den. Erotika, sexualitatea, desira, oro har lizunkeriarekin alderatzen ohi da baina holan ez dela erakutsi eginen digu hainbat […]

Gaur eskainiko dute Ikuspegi jaialdian Maddi Barber eta Marina Lameiroren Cambium

Lakabe inguruetan kokatutako Paraiso delako pinudiaren mozte eta soroak eratzeko lanak hartzen ditu hizpide, nola herriak eta bere herritarrak egokitu egiten duten inguruko natura eta berarekin izaten duten harreman estua. Proiektu hau Artiumerako egindako Paraiso 1 lanatik eratortzen den lana da. Cambium jada Lakaben eta Visions du Reel jaialdian ikusi ahal izan da, gaurkoan aldiz […]

Lakabeko Mitxoletako lagunak irratira etorri dira euren lanak aurkeztera

Ze jator eta fin aritu diren euren lanak aurkezten Haizea, Aratz, Kora eta Aiora, Lakabeko Mitxoleta eskolan bada komunikazio eta irratigintzarako harrobia. Gaurko saioan pelikano arraina, Antso VII, koralak, txakurrak, elektrizitatea, zelulak, izurdeak eta uhandreak izan ditugu solasgaiak. Honen ondotik, hezkuntza proiektuko bidelaguna den Nahia izan dugu hezkuntza proiektura jendea animatzeko. Milesker lagunak goiz zoragarri […]

Egun On, Auñamendi! Lakabeko Afrodantza topaketak eta Urrotz-Hiriko iraunkortasun feria

Saio hau dantza afrikarretan murgilduta hasi dugu, Baobab dantza eskolako Ainhoa Carrerak lagunduta. Dantza eskola honek Lakaben antolatu baititu asteburu honetan topaketak. Ondoren, Irati mankomunitateak antolatutako Iraunkortasun feria ezagutzera joan gara Mabel Cañada bertako lehendakariaren eskutik. Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko