Tokiko produktua balorean jarri eta lehen sektoreko erronkei modu kolektiboan erantzuteko Larretik elkartea sortu da

Asteartean aurkeztu zuten euren burua bi urtez su baxuan sukaldatzen aritu den proiektua. Proiektu hau Larretik deitzen da eta lehen sektorearen erronkei modu kolektiboan aurre egitea eta bertako produktuak balorean jartzea liratezke beren helburu nagusiak. Abian dituzte zenbait proiektu, hiltegiarena edota ordezkapen zerbitzuarena esate baterako. Bertan ere ezagutara eman nahi dute aurkezpen bilera erronda majo […]

Makro-ukuiluak eta esnearen prezioa ardatz EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin

Lehen sektorea arriskuan dago eta zenbait erabakik arrisku horiek areagotzen dituzte. Belaunaldi aldaketak izateko arazoei gehitu behar zaie makro-ukuiluen ezarpena eta esnearen prezioaren beherakada, kostutik beherago ezartzen baitute. Honengatik eta aprobetxatuta Kaparrotzun makro-etxaldea ezartzeko baimenak eman dituela Nafar Gobernuak EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin hitz egin dugu gaukoan. Aldaketak ez badira gertatzen 400 abeltzain familien ustiategiak […]

Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]