Ezkaba antzezlana izanen da igandean Agoitzeko Kultur etxean

Oroimen historikoko zikloari amaiera emateko igande honetan Agoitzen Iluna producciones konpainiako Ezkaba antzezlana izanen da. Konpainia honek 20 urte baino gehiago daramatza beraiek ekoitzitako obrak zein beste egileen obrak taularatzen. 40 antzezpenetik goiti izandako produkzioa da Ezkaba eta Ezkabako gotorlekuan errotutako gartzela frankistan ematen den errelato polifoniko bat dakar bere baitan. Honen inguruan aritu gara […]

Frankismo garaiko emakumeen errepresioa jasotzen duen “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzen

Oroimen historikoaren zikloaren baitan ostegun honetan “Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948” liburuaren aurkezpena eginen da Agoitzeko Kultur etxean arratsaldeko 19:00tan. 4 urteko lanaren fruitua da eta Barricadaren abesti batetik eratorri zaio titulua. ostegunean Amaia Kowasch Velasco eta Aitor Garjon Irigoien izanen ditugu aurkezpena burutzen. Azken honekin, Aitorrekin izan gara bera […]

Uriz Pi ahizpen bizitza eta konpromisoa lantzen duen erakusketa martxan

XIX. mendearen amaieran jaiotako bi emakume dira Josefa eta Elisa. Pedagogian lizentziatu ostean garaiko hezkuntzan aitzindariak izan ziren, ez horretan bakarrik alor askotan euren etengabeko konpromisoa erakutsi zuten. Bi ahizpen historia biltzen duen erakusketa izanen dugu irailaren 17a bitarte Agoitzen eta honen inguruan Manuel Martorell “Pioneras. Historia y compromiso de las Hermanas Uriz Pi” liburuaren […]

Oroimena ardatz zikloa abiatu dute Agoitzen

Oroimena hitz larritan landuko dutena Agoitzen irailaren 19a bitarte. Erakusketak, hitzaldiak, omenaldiak, antzerkiak,… espresio anitzetako ekimenak izanen dira ziklo batean sartutak. Zikloaren nondik norakoak ezagutzeko Kultur arduraduna den Joseba Corera izan dugu gurean.     Joseba Corera Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Narratiba komunitarioko pantoumak, Karrape irratia eta Agoitzeko Oroimen historikoko zikloa

Gaurkoa Narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi olerki eduki ditugu, “Zergatik idatzi nahi diozu Pirinioari?” galdera erantzunez Ainhoa Elizaldek eta Josu Jimenezek sortutako lanak eduki baititugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, oporretatik bueltan baita Karrape irratiko Unai Zabaleta. Berarekin batera errepasatu ditugu leitzaldeko kontuak. Bukatzeko, Agoitzen izan gara Joseba Coreraren eskutik bertan burutzen ari den Oroimen historikoko […]