Pirinioko Mahaiak atzoko Pirinioko Asanbladaren balorazio positiboa egiten du

Pirinioko planaren garapena ikuskatzeko urtero Pirinio Asanblada deitu ohi da zeinetan Pirinioko Mahaiko kideak, Nafar Gobernuak eta Parlamentuko Pirinioko Ponentziako partaideak hartzen dute parte. Atzokoan Erronkarin bildu ziren 2025. urterako gidalerroak adosteko eta baita lortu ere. Urte gora-beheratsua izanda ere antzematen da egoera bideratu dela eta onbidean dela, hala adierazi baitute parte hartu zuten alderdi […]

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko