Haur eskoletan dagoen euskarazko eskaintza eskasa salatuko du Iruñeko euskalgintzak abenduaren 11n

Iruñeko Euskalgintzak nafar jendartea mobilizatzera deitu du datorren abenduaren 11n Iruñean udalak egindako haur eskoletan euskarazko lerroaren eskaintza eskasa salatzeko. Udal gobernua aldatu arren ezer gutxi aldatu da alor honetan eta hori bera salatuko dute arratsaldeko 17:30tan izanen den mobilizazioarekin. Honen inguruan Iruñeko Euskalgintzako kidea den Amaia Razkinekin solastu gara.     Amaia Razkin Irati […]

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]

Haize Moreak eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk akordioa erdietsi dute alkatetza eskuratzeko

Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria,  Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik. Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren […]