Larunbatean ospatuko da Auritzen Kantu Eguna

Urte batzuk dira Erroibar eta Auritzen bertako kantu-zahar zenbait berreskuratu zituztenetik. Berreskuratu ez ezik tailer zenbait egin zituzten jendeak ezagutu zitzan eta bertan 60 bat lagun hartu zuten parte. Ezkeroztik bertako taldeen kantutegian ditugu kantu horiek eta egitasmo honetatik eratorri zen ere Kantu Eguna. Aurten larunbata honetan izanen dugu Kantu Eguna, Auritzen. Kantuzarrak kantatu eta […]

Igandean ospatuko da Auritzeko iraileko Azienda Feria

1305etik irailaren 21aren inguruan ospatzen ohi den Azienda Feria izanen da igande honetan Auritzen. Abereen salerosketan oinarritzen zen feria ospetsu honek denboraren poderioz bere funtsa aldatzen joan ohi da, betiere abereen eta abeltzainen protagonismoari eutsiz. Aurtengoan protagonismo hauxe frontoiarekin partekatuko dute, Josta-Lekuren eraikitzearen mendeurrena baita. Mendeurrenaren karietara 1948ko aurora bat berreskuratuko dute eta hori bera […]

Britainia Handiko herri musikak eta zeltiar musikak hartuko du Orreaga igandean

Igandean Nafarroako Gobernuko Kultur sailak antolatutako Kultur programak azken ekimena ospatuko du 2026. urte honetan Orreagan. Britainia Handiko herri musikak eta zeltiarrak batzen duen bikote bat izanen baita bertan kontzertua eskaintzen. Bikote honen proiektua Gwenhwyfar (galeseraz Ginebra) du izena eta Alicia Griffiths eta Unai Otegik osatzen dute. Alicia Arpa-jotzailea dugu, Unaik aldiz txirula eta biek […]

Izizen eta Uskartzen ospatuko da aurtengo Urruxkide Eguna

Aintzinako dokumentu batzuetan topatu zuten festa batean du oinarri Urruxkide Eguna. Garaian bailarako eguntzat zena Urruxkide (Herrikide) Eguna bilakatu zen, garaian antzeko ospakizun bat baitzegoen Zaraitzun eta Erronkarin herrikideak elkarrekin bazkaltzen zutena. Herriz herri aldatzen joan ohi da ospakizuna eta aurten Izizen eta Uskartzen ospatuko da. Ospakizunaren berri eman digu antolaketa lanetan dabilen Gustabo Goienak. […]

Asteburuan ospatuko da Orbaran 47. Aezkoako Eguna

Asteburu honetan ospatuko da aetzen topagunea den Aezkoako Eguna. Herriz herri txandakatzen doan festa dugu eta aurten Orbarako herriari egokitu zaio antolatzaile lanak egitea. Artelanean sortzen den ospakizuna dugu Aezkoako Eguna eta urteroko zita garrantzitsua dugu. Ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen die hasiera ospakizunei. Poteoa, bertso-afaria eta kontzertuak izanen direlarik. […]

Bueltan dugu Baratxinto Fest, Pirinioetako Arteen jaialdia

2021ean hasi ziren Baratxinto Fest jaialdia antolatzen. Aurten 6. edizioa du Pirinioetako Arteen jaialdiak eta Erronkari herrian hasi zena, edizio honetan Erronkari, Uztarroze, Burgi eta Bidankoze izanen ditu egoitza moduan. Saioa Iribarren eta Ander Basaldua (Goitibera Antzerki konpainia) dira besteak beste jaialdiaren bultzatzaileak, gerora lagun talde eta emankor batek esku bat botatzen dietelarik. Aurten kanpoko […]

Izaba dantzan jartzeko bueltan da DansPirenaika

Izaban ospatuko da hirugarren aldiz Danspirenaika. Aiko taldeak Kurruskla Elkartearekin batera dantzaren inguruan antolatzen duen jaialdia dugu. Dantza jendearengana gerturatu eta honen inguruko ikastaro eta plazak ematea du helburu.  Asteburuan izanen denez gaur gurean izan dugu Aiko Taldeko Sabin Bikandi zeinek azaldu digun aurtengo edizioan zer topatuko dugun. Berak Danspirenaikara ez ezik dantzara edota dantza […]

Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]

Larunbatean eskainiko du Auzperriko Abesbatzak Pop-Rock kontzertua

Auzperriko Abesbatzak 60-70 eta 80. hamarkadetako pop-rock kantuen egokitzapenekin egindako kontzertua eskainiko du larunbata honetan Aurizberriko Elizan. Ohiko kantutegitik ihesi eta Maria Almirantearenak egokitutako 14 bat abestirekin egindako kontzertua eskainiko dute. Bertan entzun ahal izanen dira Beatles, Itoiz,… betiere abesbatza ikutuarekin. Gainera, kontzertu berezi honetan Mikel De La Fuente izanen dute bidelagun.  Kontzertuaren aitzakiarekin Auzperriko […]

Kultur Programak Divertimento Folk taldearen kontzertua eskainiko du igandean Ezkarozen

25 urte bete duteneko gira erdian topatuko ditugu igande honetan Ezkarozen kontzertua eskainiko duten Divertimento Folk-ekoak. Herri musika oinarri beste musika estiloekin fusionatzea dute helburu eta jadanik 3 diska ondu dituzte beren ibilbidean, 4. diska ate joka dutelarik. Taula gaina ugari bisitatu duten taldea dugu, musika estilo jakin batean egokitu ezin den horietakoa, nahiz eta […]