Patxi Biskerten Ombuaren Itzala filma eskainiko dute larunbatean Auritzen
Peio Mari Otaño sortzaile zizurkildarraren figura ardatz duen filma dugu Ombuaren Itzala. Ahanzturan izandako sortzaile honi bizia ematea aurreikusi zuen Patxi Biskert aktore eta zinemagilea 2011an Galizian zela. Zizurkilen Peioren omenezko zenbait ekitaldi egiten zirela ikusita Patxik pertsonaia honi ahanzturatik ateratzeko grina sartu zitzaion, garaian bertsolari eta poeta garrantzitsua izan baitzen euskara eta Euskal Herriarentzat. […]