20000 especies de abejas filma aitzakitzat hartuta haur transexualen gaia landu dugu

Gaur proiektatuko da Estibaliz Urresolak gidatutako 20000 especies de abejas filma eta bertan oso era naturalean lantzen du haurren transexualitatea. Hau aitzakitzat hartuta, egoera beretsua bizitako familia baten bizipena ezagutzera gerturatu gara, Naizen elkarteko kidea den Mikel Lazkozena, zeinak bere alabak 4 urte zituelarik argiki adierazi zuen neskatzat zuela bere burua. Esperientzia beraren nondik norakoak […]

Javier Del Vallek Creciente y Estrella eleberri historikoa aurkeztu zuen Agoitzen

Pasa den ostiralean aurkezten zen Javier Del Valleren “Creciente y estrella” eleberri historikoa AGoitzen. Gurean izan genuen eleberriaz eta bere sormen bizitzaz solasten. Baskoien garaiko eleberria den hau Caligrama editorialak editatu du eta Teodosio de Goñiren inguruko trilogian barnebiltzen da.          Javier Del Valle Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Hezkuntza departamenduarekin arazoa Pirinioan, Erronkariko konexioa eta Ziberjazarpena Hala Bedin

Larunbatean kontzentrazio deialdia dago Parlamentu aurrean Guraso elkarteek deituta eta honen inguruan Maite Maisterrarekin izan gara elekatzen. Ondoren, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Estibaliz Linaresek Hala Bedin izandako elkarrizketa ekarri dugu, ziberjazarpenaren ingurukoa. Izenburua: Ekainaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

2021eko Indusketa kanpaina abian jarri du Aranzadi Zientzia elkarteak

Arkeologia hizpide izan dugu gaurko saioan, Aranzadi Zientzia elkarteak 2021eko Indusketa kanpaina abiarazi baitu eta zonaldean bi indusketa gune izanen baititugu. Zalduako parajeko eta Artziko baseliza inguruko indusketa lanetan zuzendari bezala ibiliko da Oihane Mendizabal eta berarekin hitz egiteko aukera ez dugu galdu. Halere ez da gonbidatu bakarra izan, Zalduako indusketetan parte hartutako Eder Martinez […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratiko berriak eta garraioaren kolektibizaziorako aplikazioa

Gaurkoa Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Kudea Go aplikazioaren inguruan solastu gara bere sortzailea den Patxi Miranda lagunarekin. Izenburua: Urtarrilaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta Karrape irratia

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan azaroaren 25a izanda eta Ariben arratsaldean mobilizazioa egonik Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin izan gara. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteburuko errepaso musikatua eta Xorroxin irratia

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan Lakabeko dantza topaketak, Agoitzeko fusilatu eta errepresaliatuen oroimen ekitaldia eta azoka eta feria ezberdinak bildu ditugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu aspaldiko partez gure laguna den Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Irailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko