17 urte zituen Lorena Beroizek Artozki eta Itoitzen herrien hustutzea gertatu zenean eta bere hitzetan oso bortitzak izango balira bezala gogorarazten ditu. Halere, beti egon da Itoitzen aurkako ekimenetan eta emandako borroka eredugarriak bihotza berotzen dio. Oraingoan, 20. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen berri eta Artezkin ebatsitako artelanen salaketa egin den prentsaurrekoan bozeramaile izan zen astelehen honetan. Garai horietatik gauza asko daude argitzeke eta hori bera jarri zuten mahai-gainean.
Izanen diren ekimenak hauexek dira:
Iruñeko Geltokin:
– Urriak 2-10 – Artezki erakusketa
– Urriak 10– 19:00 Itoitz: Atzo eta gaur mahai-ingurua
Agoitz
– Urriak 20– Azaroak 4– 18:00-20:00 Kultur etxean: Artezki erakusketa handitua
– Urriak 21– Lurraren defentsarako eguna- Egun osoko egitaraua
Lorena Beroiz Irati Irratian: