Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi balitz, hizkuntzaren kalitatea zaintzeko C2 tituludunen gune bat eratu nahiean dabiltza. Nola jakin dugu hauxe? Ba gurean izan baita hau dena kontatzen AEK irakasle den Izaskun Zabalza.

 Informazio guztia duzue AEK-ren webgunean   edota aukera duzue ere informazioa eskuratu edo zalantzak argitzeko garralda@aek.eus eta 607642078 telefonoan

Izaskun Zabalza Irati Irratian

Aurrematrikulazioa indartzeko bideo hau ondu dute:

Iruzkindu