Agoitzeko Siemens Gamesako langileei babesa adierazi diete hainbat eragile eta toki entitatek
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixtea erabaki zuen ekaina amaieran 239 langile kalean utziz. Ezkeroztik, hainbat ekinbide eraman dituzte aurrera enpresako komitetik eta esanguratsuena uztailaren 11n Iruñean izanen den mobilizazioa izango litzateke. Honen aurrean, Agoitzeko hainbat eragilek, udalak eta zonaldeko hainbat toki entitatek euren babesa adierazi diete langileei eta Agoitzen burutu den prentsaurrekoan mobilizaziorako deialdia […]