Asteburuko ekaitzak, superzelulak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Hau aprobetxatuta errepasatu dugu zertan datza superzelula bat meteorologiaren alorrean. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 11): Egun argitsua egunaren lehen orduetan behe-lainoarekin esnatuko garelarik. Tenperaturek goizean gora eginen dute hego haizearen laguntzarekin. Arratsaldean iparraldekoa ezarriko da […]

Bihar irekiko ditu ateak Koleto etxea, aintzinako bizimoduaren eredu eta etorkizuneko kultur-gune bilakatuta

Urte batzuk daramate Otsagabiako udaletik 20 bolondresekin batera Koleto etxea proiektua lantzen. XVIII. mendeko bi etxe hauek erosi eta prozesu parte-hartzaile baten bitartez proiektua gorpuzten joan dira, aintzineko bizimoduaren erakuslehio izan nahi duena. Horretaz aparte, bertako patioa kultur espazio bilakatuko dute udan zehar hiru kontzertu eskainiz. Proiektu berri honetaz solastu gara Otsagabiako alkatea den Mikel […]

Zalduako indusketako lanak hasiko dituzte datorren astelehenean

20 bolondresen ekipoaz lagunduta abiatuko dute Zalduako paraje/herri erromatarrean indusketa kanpaina berri bat Aranzadiko lagunek. Lan talde polita eratu dute aurten baliteke Irulegiko eskuaren aurkikuntzak suspertuta. Astelehenean hasi eta bi astez arituko da termaren zonaldea arakatzen eta uztailaren 22an ate irekien jardunaldiekin amaituko da kanpaina. Hau guztiaz indusketa lanetako zuzendaria den Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia […]

Baratze ekologikoaren erabileran trebatzeko tailerra antolatu du Garaitzeko Asik Arrea elkartearen laguntzaz

Uztailaren 8 eta 9an izanen da Arrea elkarteko Tania Gomezek gidatu behar duen tailerra. Bertan Baratze ekologiko baten erabileran trebatuko dituzte bertaratutakoak saio teoriko praktiko batean batean.  Bertan nekazaritza ekologikoaren oinariak, lurraren emankortasun eta hobekuntzak, baratzearen aniztasuna eta baratze bera osasuntsu mantentzeko irizpideak landu eginen dituzte. Tailerrean ere bertaratuko direnen galderak zati garrantzitsua izanen dute […]

Sanferminetako eguraldia, “El Niño” eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan meteorologian dauden azken berrien inguruan solasten hasi gara, bereziki “El niño” deituriko fenomenoaren inguruan. Nola ez Sanferminetarako lehen egunetarako iragarpenari eman diogu bide eta azkenik Nafar Pirinioetan izanen dugun eguraldia izan dugu David de Andresen laguntzarekin. Iragarpena: Osteguna (Uztailak 6):  Hasieran giro lasaia nagusi hego eta hego ekialdeko haizeak lagunduta. Arratsaldean aire hotzdun masa […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako okupak

Saio honetan itzuli da Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa lan batekin. Pirinioetako okupak iritzi testuan etxebizitza alorrean Pirinioetan bizi dugun problematika azaldu du, batez ere bigarren etxebizitzen aferakin suertatzen diren arazoei erreparatuz.   Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Gure bazterrak bustiko dituen Urmuga jaialdiaren aurkezpena izanen da gaur Orbaitzetako Kultur Olan

Uztailaren 12an hasi eta 30a bitarte Euskal Herria zeharkatuko duen jaialdi ibiltaria dugu  Urmuga jaialdia. 30ean Izaban izanen du amaiera baina gure eskualdean 5 emankizun aurreikusita dituzte antolatzaileek. Zehaztapen guztiak gaur arratsaldean Orbaitzetako Kultur Olan emanen dituzte, hala adierazi baitigu Miguel Zeberiok gaur egindako elkarrizketan. Informazio gehiagorako URMUGA webgunean        Miguel Zeberio Irati […]