Bero olatua, ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Bero olatuaren amaiera helduta izan gara gaurkoan David de Andres lagunarekin. Azken egunak ia 40 gradutan egon ostean atzoko ekaitzek eta batez ere ipar-haizeak freskatu digute giroa. Hori esanda, aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Zubi bete ekimen izanen da Auritzen

Abuztuaren 15aren karietara izanen den zubia ekimenez beterik dator Auritzera, tradizio handiko bi ekimenekin. Alde batetik, abuztuaren 15ean Auritzeko udako feria ospatuko da, zeinetan bertako ekoizle eta artisauek euren produktuak jarriko dituzten salgai, baita bertan beren produktuak garatu ere. Azoka ez ezik zikiroa eta musika ez dira faltako giroa berotzeko. Bestetik, abuztuaren 16an La Cadena […]

Azken egunetako ekaitzak eta zubirako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Beroaldiak ekaitzak ekarri ditu batez ere astearte arratsaldean. Artzibar , Burgi eta Garden izandakoak izan ziren nagusienak, estatikoak eta litroska ugari utzi baitzituzten baita harria bota ere. Hau da David de Andresek aipatu diguna eta ondoren zubirako eguraldi iragarpena ekarri digu.        David de Andres Irati irratian

Sorgin ehizaren inguruko kultur astea eta jardunaldiak izanen dira Auritzen

500 urte bete dira Auritzen 5 lagun erre izan zituztenetik sorginak izandako akusaziopean. Honen karietara Nabarralde fundazioak 5 urtetik hona egin izan ohi dituen jardunaldiak gai honetara bideratu ditu, 1525. urteko Sorgin Ehiza Pirinioan. Kultur astea izanen da lehendabizi abuztuaren 18tik 23ra eta jardunaldiak abuztuaren 23an izanen ditugu. Honen inguruan elekatzen Nabarralde Fundazioko kidea den […]

Orreagako gatazkaren inguruko omenaldia ostirala honetan burutuko du Orreaga Fundazioak

Abuztuaren 15ean Orreagan izandako gatazka oroituko dute Orreaga Fundazioko eta Etxabarrengoa Elkarteko kideek. 778an Karlomagnoren ejertzitua Zaragozatik bueltan Iruñea erre egin zuen eta horrek bertakoengan piztutako erantzun grina izanen da berriz ere aurten oroituko dutena. Iruñeko Erresumaren sorburutzat hartzen den gatazka honek Orreagako inguruak hartu zituen eta bertan Karlomagnoren ejerzituak porrot garrantzitsua jasan zuen. Hori […]

Ingurua nola garatu den ezagutu, dastatu eta etorkizuna zer nolakoa duen ikusteko arrastoak

Natura eta artea batzen zituzten tailerrak aurrera eraman eta gero beste ekinbide batean sartuta harrapatu dugu Puy Ziaurriz Oria Ingurugiro hezitzailea. Oraingo honetan Pirinioetan Aldaketa klimatikoak zer nolako arrastoa utzi dezakeen irudikatuko dute, hasieran gaur egungo egoera zein den ikusiz eta bertan, bortuetan lan egiten duen Bilobila proiektuko Aretarekin solasaldi bat eginez. Pirineo Vivant proiektuaren […]

Asteburuko beroaldia eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Bero olatuaren erdian egon gara David de Andres lagunarekin. Bero markak errepasatu eta gero sartu gara astearte eta asteazken honetarako izanen dugun eguraldiaren iragarpenarekin.        David de Andres Irati irratian

Adoaingo Perotx etxeko proiektuaren aurkezpena izanen da igandean

Crowdfunding kanpaina erdietsita orain proiektuaren aurkezpena burutzera doaz Perotx etxean. Adoainen kokatuta dagoen eraikina, Urraul goitiko despopulazioari aurre egiteko proiektu bat da, zeinetan ekinaldi kulturalak sustatzeko ere erabiliko den. 2026ko maiatzean martxan jartzea aurreikusita dute baina igande honetan egitarau oparoa prestatu dute proiektua eta etxea behar bezala erakusteko. Hau aitzakitzat hartuta bertako sustatzailea den Iñigo […]

Amico On the Beach emankizuna izanen da Artziko jauregian igandean

2014an hasitako Amico konpainiak bere azken lanetako bat eskainiko du igandean Artziko jauregian. Amico On the Beach umorezko pasarteak keinu bidez erakutsiaraziko dituzte bertaratzen diren horien gozamenerako. Ez hori bakarrik, atzokoan Ezkarozem “Inmatriculaciones, Oh My God” emankizunarekin izan ziren erantzun paregabea edukita. Igandean 19tan beraz hitzordua dago umorearekin Artziko Jauregian eta hortara gonbidatu gaitu guren […]