Asteburuko beroaldia eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Bero olatuaren erdian egon gara David de Andres lagunarekin. Bero markak errepasatu eta gero sartu gara astearte eta asteazken honetarako izanen dugun eguraldiaren iragarpenarekin.        David de Andres Irati irratian

Adoaingo Perotx etxeko proiektuaren aurkezpena izanen da igandean

Crowdfunding kanpaina erdietsita orain proiektuaren aurkezpena burutzera doaz Perotx etxean. Adoainen kokatuta dagoen eraikina, Urraul goitiko despopulazioari aurre egiteko proiektu bat da, zeinetan ekinaldi kulturalak sustatzeko ere erabiliko den. 2026ko maiatzean martxan jartzea aurreikusita dute baina igande honetan egitarau oparoa prestatu dute proiektua eta etxea behar bezala erakusteko. Hau aitzakitzat hartuta bertako sustatzailea den Iñigo […]

Amico On the Beach emankizuna izanen da Artziko jauregian igandean

2014an hasitako Amico konpainiak bere azken lanetako bat eskainiko du igandean Artziko jauregian. Amico On the Beach umorezko pasarteak keinu bidez erakutsiaraziko dituzte bertaratzen diren horien gozamenerako. Ez hori bakarrik, atzokoan Ezkarozem “Inmatriculaciones, Oh My God” emankizunarekin izan ziren erantzun paregabea edukita. Igandean 19tan beraz hitzordua dago umorearekin Artziko Jauregian eta hortara gonbidatu gaitu guren […]

Larunbatean izanen da Izaba Summer Festivalen edizio berria

2018an hasi zuten Izaba Summer Festival antolatzen Izabako gazteek, jaietan lortutako etekinen soberak aprobetxatuz. Abuztuan beti edukitzen zuten asteburu bat ibarrean jaiarik ez zegoena eta horri aurre egin zioten ekinbide berri honekin. Aurten berriz ere izanen dugu Isaba Summer Festival, Lubaki, Ska-pa, Dinamita eta Dj Raneo taldeak taularatuko direlarik. Gaur gurean izan ditugu antolakuntzan dabiltzan […]

Muga meategiko proiektuan izan daitezkeen ustelkeri zantzuak ikertu ditzan eskatu diote Nafar Parlamentuari

Koldo edo Cerdan auziaren karietara eratutako ikerketa batzordeari eskakizuna helarazi diete La Bal D’Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak. Lan edota proiektu publiko bat ez izan arren auzian berebiziko garrantzia duen proiektu bat badela iritzita, ikerketen arabera hemen sortzen baita trama, eta ikusita bertan izandako kontu ilun […]

La Fam Teatre konpainiak Agoitzen Aquiles emankizuna eskainiko du Udakale programaren baitan

La Fam Teatre konpainiak ostegun honetan Aquiles emankizuna eskainiko du Agoitzen. 2014an Vila-realen (Kastellon) sortutako konpainia honek 1000 emankizunetik gora eman ditu herri desberdinetan, betiere kaleko antzerkia ardatz hartuta. Kasu honetan Udakale programaren baitan datoz Agoitzera, Aquiles emankizunarekin. Aquiles emankizuna 5 metroko altuera eta 1000 kiloko pisua duen txontxongilo bat du ardatz eta herrian zehar […]

Uztailaren errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Uztaila lehor eta freskoa izan da David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Horren erakusle dira prezipitazio kantitateak eta uharken edukierako datuak. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Errotuz prozesuak arlokako talde dinamikak izanen ditu datozen egunotan

Erroibarko etorkizuna elkarlanean eraikitzeko sortu zuten Errotuz prozesua. Maiatzaren 31an aurkeztu eta ondoren hainbat bilkura ireki egin izan zituzten, jende andana batu zelarik deialdi hauetara. Horren ostean datoz arloz arlo eginen diren bilkura deialdiak. Ondarea eta Kultura, Ingurumena eta Trantsizio Energetikoa, Harremanak eta Ongizatea, Etxebizitza eta Hirigintza eta Garapen ekonomikoa izanen dira lan-arlo horiek. Bilkura […]