Nekazari eta abeltzainen grebara deitu dute EHNE eta UAGN sindikatuek

Ostegun honetan deituak daude lehen sektorean dabiltzanak greba deialdian parte hartzeko. Sektorearen etorkizunaz arduratuta eta gobernu ezberdinen neurri ezek bultzatu dituzte ekinaldi hau burutzera. Honetaz solasten egon gara EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin.     Fermin Gorraiz Irati irratian

Mikel Zabalzari aitortza eman dio EAEko gobernuak

Otsailaren azken igandean, 36 urte eta gero administrazio batek aitortza eman dio Mikel Zabalzari torturapean hildako biktima bezala. Administrazio hori EAEko gobernua izan da Beatriz Artolazabalen eskutik eman zien senideei aitortza justifikatzen duen informea, Orbaitzetako Olan egindako ekitaldian. Ekitaldian Nafar Gobernuko ordezkariak izan dira eta baita egiaztatze baztordeko zenbait profesional ere Juana Balmaseda buru izan […]

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Inteligentzia emozionala lantzeko tailerrak jarraipena izanen du

Urte amaieran izan zen aurreko lan saioa baina ikusita bertako beharrak eta taldearen osaketa lanketarekin jarraipena izatea erabaki zuten Auñamendiko Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak lagundurik. Hurrengo zita martxoaren 1ean izanen da eta guzti honetaz aritu gara Alvaro Embid dinamizatzailearekin. Tailerra gizonezkoei zuzendua dago.   Alvaro Embid Irati irratian

Irati Orreagak hiru ikastaro jarriko ditu martxan

Gaurko saioan Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterra izan dugu gurean. Turismoari begira hainbat ikastaro jarri dituzte martxan, nahiz eta jende guztiari irekiak izanen diren. Hauek Ardoen ingurukoa, Ingelesa eta Argazkigintza izanen dira. OHARRA: Argazkigintzako ikastaroa martxoaren 28an goizeko 9:30etatik 13:30etara izanen da.   Maite Maisterra Irati irratian

Udaberria bete formakuntzaz dator Agotzenea

Zerotik eraiki zuten ikastaroen bitartez Agotzenea Eko-hezkuntza gunea eta oraindik ere lanean dabiltza. Udaberri honetarako bi ikastaro antolatu dituzte eta hauen inguruan solastu gara bertako kidea den Urtzi Arrietarekin. Formakuntzaz aparte euren gunea erretiroak eta bilkurak egiteko ere izan ohi dute.   Urtzi Arrieta Irati irratian

Bi Arnas, torturaren ingurukoak biltzeko lan polifonikoa

Historikoki torturaren gaia jorratzeko tortura jasan duenarengan jarri izan da fokoa, batez ere, kontakizuna egiterako orduan. Halere, bada proiektu berri bat zeina torturaren gaiari zenbait ikuspegi eta bizipenetik heltzen dion eta hori Bi Arnas proiektua da. Proiektu honek Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta bere ama den Mari Nieves Diazen arteko hartu emanean jartzen du fokoa, […]

Elkartea sortu eta ekainaren 25erako mobilizaziora deitu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den […]