100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko:

Aitor Agirrezabal kazetaria 11/13 sumarioko akordioaz

Gaur informazio garrantzitsuena Madrilen zegoen. Irati irratiak zuzenean eman du bertako berri, eta 11/13 makrosumarioko epaiketan eman den akordioaren berri izan dugu Egunon Auñamendi! irratsaioan. Gurean, erdietsitako akordioaz informazio zuzena eman digu naiz.eus eta GARAko kazetari Aitor Agirrezabalak. Entzun Aitor Agirrezabala kazetariarekin irratian.

Egunon Auñamendi! Eneko libre 47 euskaldunen auzian

Egunon Auñamendi! saioa albiste on batekin abiatu dugu. Eta lehengo eta behin Madriletik zuzenean aritu zaigu Eneko Villegas laguna. Akordioa erdietsi dute Auzitegi Nazionalean eta bi abokatu epe labur batez espetxera joanen diren arren, guztiak libre itzuli dira Euskal Herrirat. Izenburua: Irailaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]

Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz