Xiberoko ikastolei laguntza ematearren bueltan dator Ikaskoli egitasmoa

2003tik aitzin daraman egitasmoa dugu Ikaskoli Xiberoko Atharratze eta Sohutako ikastolak laguntzeko , Xiberuan euskara sustatzeko eta Xiberuko produktuak ezagutu eta dastatzeko aukera ematen duena. Urtez-urte azaroan zehar beren eskaintza egiten aritu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Duela zenbait urtetik hona Nafarroara ere luzatu dute egitasmo honen berri eta hemen ditugu berriz ere. Gaurkoan egitasmoaz […]

Errigorarekin bat egiteko garaia

10 urtez dabil Errigora herri ekimenak Ager eskualdea eta Euskal Herria lotzen eta aurtengo leloa Bat Egiteko Garaia Da ezarri dute, zonifikazio guztien gainetik bat egiteko garaia dugula aldarrikatzeko. Ostegun hau arte dugu saskiak eskatzeko eta bide batez zonalde hortako nekazari eta euskaldun zein euskaltzaleak lagundu ahalko ditugu. Honen guztiaren inguruan Errigorako Xanti Kirogarekin solastu […]

Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]

Ekintzailetza bultzatzeko ekonomia sozial nodoak martxan jarriko ditu Gupirinioa dinamizazio taldeak

Pasa den astean amaitu zen Ekonomia Sozial eraldatzailean Haezi(Hazi-Hezi) ikastaro trinkoa eta honen balorazioa egin digu Gupirinioa dinamizazio taldeko Naia Sanchez Carballok. Hari honetatik tiraka aipatu digu Pirinioko ekintzailetzan bidelagun izateko bi nodo eratuko dituztela enpresa modu desberdinak erakusteko eta laguntzeko asmoz. Horretarako 6 pertsona prest agertu dira eta banatu eginen dira Zaraitzu-Erronkaribar-Almiradioa eta Aezkoa-Erroibar-Artzibar-Luzaide-Orreaga-Auritz- […]

Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Gazteek beren ikuspegia plazaratu zieten Auritzeko herritarrei larunbatean

Auritzeko udalak Artelan elkartearekin batera uda partean abiatu zuen gazteak Auritzeko bizitza sozialan zein politikoan parte hartzeko prozesua. Ekimen parte-hartzaile honek 25 gazte bildu ditu eta euren kezkak eta nahiak partekatu dituzte. Horietako gazte bat Unai Irigarai dugu eta berak azaldu digu zeintzuk izan diren prozesu honen ondorio nagusiak.     Unai Irigarai Irati Irratian: […]