Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]

Josu Jimenezek Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken obra aurkeztu digu

Kultura japoniarretik asko edandakoa dugu Josu Jimenez Maia Olaldeako bizilaguna. Azken honetan pasa den asteburuan Ziburuko disko eta liburu azokan aurkeztutako Zuihitsua, idazlumari jarraiki bere azken lanarekin etorri zaigu. Gaur, Iruñeako Karrikiri elkartean aurkeztuko du bere saiakera liburua arratsaldeko 19tan eta honengatik berarekin egoteko aukera ez dugu galdu.    

Erronkariko gaztaren egun handia asteburu honetan izanen da

Bi urteren etenaren ondoren hemen dugu berriz ere Erronkariko Gaztaren Eguna. Erronkari mapetan kokatzen duen zigilu edo produktu honek hiru egunetako egitaraua izanen duen eguna izanen du. Honen inguruan Erronkariko udaleko Amparo Viñuales izan dugu solasean.   Egunaren programazioa

Kontraesanak azaleratzera dator Erre antzezlana

Larunbata honetan izanen ditugu Oihane eta Haizea Arana, Aner Peritz eta Leire Vargas eRRe emankizunarekin Auritzen taula gainean. Bertsoa bidelagun ertzetatik datozen lau lagun hauek kontraesanetan jarriko dute atentzioa eta umoretik eginen diote kritika kontraesan horiei. Gaur honetaz solasteko eRRe antzezlanean ariko den Leire Vargas izan dugu. Bonuak eskuratzeko edo informazio gehigarria jasotzeko 667 974106 […]

Frontoiaren mendeurrena ospatuko dute larunbatean Orbaitzetan

2022. urte honetan 100 urte betetzen dira Orbaitzetako frontoia eraiki zenetik. Mendeurrena ospatzeko larunbatean zenbait ekimen antolatu dituzte Orbaitzetan. Goizean zehar Lohizune Amatriak prestatutako erakusketa bat ipiniko da, mendeurren honek eman duenarekin. Ondoren, frontoia izanik Pilota partiduak ez dira faltako. Honen inguruan, Lohizune Amatriarekin solastu gara gaurkoan.  

Biela y Tierra liburua aurkeztuko dute Jaurrietan

2019. urtean 3000km egin zituzten bizikletaz Iberiar Penintsulan zehar, agroekologia eta elikadura subirautza proiektuak lotzen. Honen inguruko egunerokoa eraman zuten eta jendearen eskakizunei erantzunez erabaki zuten proiektua liburu bilakatzea. Liburua Biela y Tierra dugu eta proiektuaren laburpen bat da, zeina gaur Jaurrietan aurkeztuko duten Pirimakume emakume sareak gonbidatuta. Honen inguruan Ana Santidrian eta Edurne Caballerorekin […]

Ekintzaile eta mikro-enpresendako diru-laguntzen ingurukoak azaltzeko informazio bilkurak Ariben eta Espartzan

Nafar Gobernuak Pirinioko Planaren baitan diru-laguntza deialdia luzatu du ekintzaile eta mikro-enpresei zuzendurikoa. Osotara 940000 euro inbertituko dituzte diru-laguntzaren bueltan eta honen nondik norakoak azaltzeko bi informazio bilkura eginen dituzte, ekainaren 8an Ariben arratsaldeko 17:30tan eta ekainaren 14an Espartzako Mukurzuria kanpinan goizeko 11 etan. Hau guztiaz solastu gara Naia Sanchez Gupirinioko kidearekin. Informazio gehiago: GUPIRINIOA […]

Burgi eta Mauleren arteko harremanak sendotuko ditu larunbateko senidetzeak

Ainariak direla edota mugakide diren eremuak izanik historian zehar harreman estua izan dute Maulek eta Erronkariko ibaxa. Harreman hori sendotzeko eta elkarlana sustatzeko Maulek senidetze ekimena jarri zuen abian eta larunbat honetan izenpetu eginen da senidetze ofiziala festa baten bueltan. Honetaz solasteko Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean.