Aimar Galanen aldeko elkartasun uholdea

Ainariak institutuko irakasle batzuk abian jarri zuten elkartasun kanpaina Aimar Galanekiko. Behar bereziak dituen gaztea dugu AImar, Gardeko bizilaguna bera eta DBH 4. mailako ikaslea. Kanpainaren helburua Aimarrendako egokituta legokeen txirrinda elektrikoa eskuratzea zen eta hauek duten prezioak ikusita jarri ziren martxan. Kanpaina Crowdfunding bidez ere egin zuten eta apenas 3 egunetan lortu zuten behar […]

Badator ZuBi, zuhaitzak eta bizitza batzen dituen ikuskizuna

Larunbata honetan izanen ditugu Lauarin dantza taldeko kideak ZuBi emankizunarekin Auritzeko Kultur etxean, Auñamendiko Antzerki Zikloaren baitan. Zuhaitza, Bizitza, Ilargia, Natura,… gugan duten eragina lantzen duen dantza-musika- bideo emankizuna dugu eta gaurkoan honen inguruan Lauarin Dantza Taldeko Maite Txurruka izan dugu gurean. Bonuak eskuratzeko edo informazio gehigarria jasotzeko 667 974106 telefonoan duzue aukera. Ikuskizunaren teaserra

Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]

Irakurle taldea eta udako ordutegia

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan irakurle taldearen balorazioa egin dugu asteartean amaitu baitziren ikasturte honetako saioak, Virginie Despentesen King Kong Teoria liburuarekin. Ondoren, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela bergogorazi digu. Mari Mar Agos Irati irratian

Bueltan dira Zaldua eta Artziko indusketa kanpainak

Urtez urte izaten ditugu Aranzadi Zientzia elkarteko kideak gure zonaldean indusketa lanak egiten. Indusketa lan horiek egiteko kanpainak abiatzen dituzte zenbait bolondresen laguntzarekin. Aurten ere honela eginen dute eta izen emate kanpaina abiatu dute udarako. Zaldua eta Artziko indusketak eta indusketa lanak nolakoak diren ezagutzeko Aranzadi Zientzia elkarteko Oihane Mendizabal izan dugu gaur gurean. Inork […]

Ezpelzaintza eta Ezpel-zitza ehizatzeko tailerren berri eman digu Nayara Tanitek

Ezpel Sitsak bertako ezpel basoetan izan zitzakeen ardurak bultzatu zuen honen inguruan lanketa bat egitera Nayara Taniti. Ezpelzaintza deitu zion proiektuaren baitan Ezpel haziak batzen hasi zen eta asko izan dira bilketa honetan parte hartu dutenak. Hauxe aski ez zela ikusita elkarte bat sortzea otu zitzaion eta honekin batera Ezpel sitsa ehizatzeko tailerrak jarri zituen […]

Urazpian diren taupadei dantza eginen dioeta Agoitzen

Taupadak dantza ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Agoitzen, bi saiotan. Emankizun honetan Agoitzeko Dantzariak eta Irati Antzerki Taldeak aritu dira kolaborazioan eta Itoitzeko Urtegiaren uren azpian diren herrien taupadei begira jarriko dituzte ikusleak. Honen inguruan Arrieta Iribarrin Agoitzeko Dantzarien kidea gaurkoan irratian.   Arrieta Iribarren Irati irratian

Mozal legea arbitrarioki aplikatu diotela salatu du Ahotsa.infoko Iñigo Orduña kazetaria

Herri mugimenduaren hamaika ekimen eta lanketari bozgorailu lanak egiten die Ahotsa.info atariak. Halere, lan horri erantzunez hamaika izan dira errepresio ekimenak ere. Azkenekoa, Kontseilu Sozialistak egindako ekimen bat grabatzeagatik Mozal Legea aplikatu diotela salatu du Iñigo Orduña kazetariak. Honen inguruan berarekin solasteko aukera izan dugu.   Iñigo Orduña Irati irratian