Hemen dugu uztaileko Mendixut

Hilabetero egiten dugun hitzordua izan dugu gaurkoan, Rita Labiano Mendixut aldizkariko erredaktorearekin. Esku artera iritsi zaigu iada eta bere laguntzarekin hilabete honetako aldizkaria errepasatzen ibili gara. Irailean ez da aldizkaririk egonen merezitako oporrak hartuko baitituzte urrian itzultzeko.   Rita Labiano Irati irratian

Genero indarkeriari aurre egiteko tailerra Agoitzen

Genero indarkeria zoritxarrez egunerokoan iltzatuta dugun gaitza baten ondorio latz bat da. Lanketa anitzak dira eginak honen inguruan , are gehiago egiteke daudenak. Indarkeri mota honi aurre egiteko batez ere neska gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute Agoitzen. Tailer hori Genero Indarkerian aditua den Ruth Iturbidek emanen du eta aproposa ikusi dugu gaurkoan berarekin honen inguruan […]

Administrazioaren erabakiek egoera larri batetara eraman dute Auritzeko osasun zerbitzua

Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]

Pirinioak zeharkatuko dituzte txistu soinuek

Uztaila hasieratik dabiltza txistuek sortutako soinuak Pirinioetako herriak zeharkatzen. Txistua jendeari hurbiltzea helburu, Euskal Herriko Txistulari elkarteak Gupirinioaren laguntzarekin Pirinioak Txistuka egitasmoa jarri zuten abian. Hainbat hitzordu barnebiltzen dituen programazioa dugu eta honen inguruan bertako sustatzaile den eta Erronkarin Txistu irakaslea den Arkaitz Ibarra izan dugu gurean.   Arkaitz Ibarra Irati irratian

Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian

Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]