Pirinioetako idazlumak dantzan jartzeko garaia

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako V. Mikroipuin Lehiaketaren inguruan solasean izan dugu gurean. 100 hitzerainoko istorio laburren lehiaketa litzateke eta parte hartzeko deia luzatu du gaur gurean. Idoia Zabaltza Irati irratian

Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Gaur estreinatuko da zinemetan Ainarak pelikula

Garai bateko ainarien bizimodua du oinarri Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako filma honek. Anne Etchegoyen da bertako protagonista eta erakusten du zer nolako bizimodua zeramaten Erronkari, Zaraitzu eta Ansotik Maule aldera espartinak egitera joaten ziren emakume gazteak. Filmaz solasean Ritxi Lizartzarekin izan gara gaurkoan. Estreinaldia Golem zinemetan izanen da gaur. Halere zonaldean igande […]

Azaroak 25 Sexu indarkeriaren aurkako eguna: Erronkari

Azaroaren 25 dugu emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna. Gaurkoan Erronkarin izan gara bertako ekimenak ezagutzen eta horretarako Gaztelu emakume elkarteko Arantxa Arregi izan dugu gurean. Egitaraua:Azaroak 25- 17:30 Erronkari -KONTZENTRAZIOAAzaroak 27- 17:00 Burgi-Udaletxea- El nunca me pego dokumentalaren proiekzioa eta solasaldiaAbenduak 14- 17:00 Erronkari-Liburutegia- Amelia Tiganusen “La revuelta de las putas” liburuaren aurkezpena     […]

Zuraren besta aprobetxatuz Zuberoa eta Erronkari arteko birazkatzea ospatu zuten larunbatean Burgin

Larunbatean ospatu zen Zuraren eguna Burgin. Urtero Almadiazain elkarteak antolatzen duen besta aprobetxatu egin zuten Zuberoarekin birazkatze ekitaldi bat egiteko. Bere garaian Maulen ospatu zuten lehendabiziko ekitaldia egin zen eta larunbat honetan izan zen bueltakoa. Ekitaldi ofiziala eta besta uztartu zituzten bertaratutakoek. Zuberoatik bi autobus etorri ziren birazkatzea ospatzera eta giro paregabean aurrera eraman zen […]

Txirrindularien sasoia neurtuko du Matamachos frogak irailaren 3an

1988an hasi zen froga honen ibilbidea eta handik bi urtera goia jo zuen, Espainiako Itzulia bertatik pasa baitzen. Zenbait urtez utzita, Gardeko zenbait lagun txirrindula-zaleen afari baten bueltan erronka honen berreskurapena adostu zuten eta honela itzuli zen. Luzera txikia duen arren nahiko exigentea dela jakin badakigu eta pandemiaren 2 urteren ostean bueltan dator. Aurten ere […]

Emakumeek berriz hartuko dute oholtza Urzainkin

Badira zenbait urte Urzainkiko festen igandean, Blues musikari eta oro har Emakumeek osatutako edota zuzendutako taldeei plaza eskaini ziotenetik. Honela jaio zen Neskak Festibala eta pandemiagatik etenaldia izan duen arren hemen da berriz ere. Honetaz solastu gara Sergio Garate antolatzailearekin.   Sergio Garate Irati Irratian:  

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian: