Duo Musikaguneren kontzertu errezitaldia bihar Artziko Jauregian

Musika alorrean eskarmentua duten Iñigo Mikeleiz eta Miguel Nuñok kontzertu errezitaldia eskainiko dute bihar Artziko Jauregian. Komunitateei zuzendutako zenbait programetan aritu dira eta horren bitartez musika jendeari hurbiltzen dabiltza. Programa horietan arituta sortu zitzaien elkarrekin gauza berri bat sortzeko grina eta hara non Musikagune Bikoa edo Duo Musikagune bezala aritu izan dira kontzertu errezitaldiak egiten. […]

Zapore bikaina utzita amaitu da Dastatu Pirinioa

Tokiko produktu, ekoizle eta sukaldaritza nabarmendu eta balorean jartzeko proiektua den Dastatu Pirinioak pasa den ostiralean amaitu zuen bere lehen edizioa. 11 sukaldari eta 13 ekoizle hartu dute parte Pirinioa zeharkatu duen egitasmo honen barnean egindako 4 esperientziatan. Azaroaren erdialdean hasi eta pasa den ostiralean amaitu egin zen lehen edizio honetako jarduna. Osotara 200 bat […]

Maila altuko bertso afaria izanen da ostiralean Erron

Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izanen dira aurten Erron ospatuko den Bertso-afariaren protagonistak. Pirinioko Bertso Eskolak antolatutako ekimena jendeari bertsolaritza gerturatzea du helburu eta bide batez euren jarduna kalera atera ere. 4 urte daramazkite Bertso afaria antolatzen eta errotze handiko ekimena bilakatu da, zeinetan 60 bat bertsozale batu izan diren urtero bertsoetaz eta une […]

Indartsu darraite Agoitz eta Aurizberriko Literatu solasaldiek

Euskarazko literatura sustatzeko eta honen inguruko elkargune bat edukitzeko ideiarekin sustatu ziren literatur solasaldi hauek. Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatzen ditu bi talde hauek eta hilean behin elkartu eta liburu baten inguruan hitz egiten dute. Ikasturte honetan Agoitzen Esnearen kolorekoa, Printzak begietan eta Ene Herri Txikia izan dute hizketagai. Aurizberrin, Esnearen kolorekoa, Printzak Begietan […]

Ihauterien inguruko Iñaki Bergararen begiradak Agoitzen

Lanbide Heziketa ikasten ari zuela argazkilaritza ikastaro batean eman zuen izena Iñaki Bergara Perezek. Hortikan hasi zitzaion argazkilaritzarenganako pasioa eta bere ofizio bilakatu du gainera. Ihauteriak, jaiak, ekitaldiak,… izan ditu bere fokuaren pean eta lan horiekin erakusketa bat ondu du, ihauterien ingurukoa zehazki. Goizueta, Ituren, Zubieta eta Lantzeko ihauteriak ardatz argazki erakusketa ezarri du Agoitzeko […]

Agoitzen musika doinuek hornitutako astea izanen dute

Agoitzeko Musika Eskolako ekinalditik eratorritako Musika Astea izanen da Agoitzen. Kurtso erdialdeko entzunaldiak aprobetxatzea hobetsi dute Agoitzen aste osoko egitarau bat prestatuz. Honetan bidelagun izanen dituzte musikarekin zerikusia duten zenbait talde, gaiteroak, txistulariak, abesbatza, musika banda, dantzariak, … eta horiekin guztiekin emanaldi berezia prestatu dute otsailaren 13rako. Gaur egun Agoitzeko Musika Eskolak 120 ikasle ditu […]

Kuadriketa Agoitzera helduko da larunbatean

Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan. Zita […]

Barrankeadoreen lana aztergai La Kukula aldizkarian

Zura garraiatzeko modu ezezagunena bada ere garrantzi handia izan zuen lan mota honek Iratiko uren inguruetan. Valentzia aldetik etorritako zenbait langileren bitartez lortu egin zen Iratiko oihaneko enborrak Ekaiko zerrategiraino bideratzea. Langile horien iloba dugu Iker Zia zeina Burgin ekoizten den La Kukula aldizkariarendako erreportai bat koordinatu duen lan molde hau gehiago ezagutu dadin. Gaur […]

Rett sindromeari ikusgarritasuna emateko liburua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

“Aprender a bailar bajo la lluvia” du izenburu liburu honek eta Maider Zubikarai Larraza da idazlea, zeina bere alaba den Maialenekin izandako esperientzia ekartzen du bere barnean. Maialen Rett sindromedun neska dugu, gaixotasun arraroetako bat eta horrek suposatu zuena dakar gogora Maiderrek liburu honekin. Aurkezpena dela eta berarekin izan gara eta berak aipatu digunez bere […]

Botanika erakusketa martxan Agoizko Argazkilari Taldearen eskutik

15 lagun biltzen dituen Agoizko Argazkilari taldeak erakusketa berri bat jarri du martxan Agoizko Kultur etxean. Botanika izenburupean talde honetako 9 lagunek euren ikuspegi berezia plazaratu nahi izan dute, ostiraletan egindako irteeretan ateratako argazkiekin. Aurtengo erakusketako gaia Agoitz Loretan jaialditik hartu zuten, hori izan baitzen ideia honen pizgarri.  Ostiralean irekiera ekitaldi arrakastatsua izan zuen erakusketa […]