Xantiren Auzolotsak 22.atala: Kargagailua
Bueltan etorri zaigu Xanti Begiristain auzolotsa berri batekin. Gaurkoan gurpildun aulkiarekin izandako arazoen aurrean zer nolako konponbidea eman zion kontatu digu.
Bueltan etorri zaigu Xanti Begiristain auzolotsa berri batekin. Gaurkoan gurpildun aulkiarekin izandako arazoen aurrean zer nolako konponbidea eman zion kontatu digu.
Pasa den azaroaren 5ean izan zen Tolosako txapelketa eta nahiz eta bertan ezin izan ziren egon beren gazta bai egon zen eta Gazta Onduen sailean lehen postua eskuratu zuen. Pirineki Esnekiak ekoizpen etxeaz ari gara eta gaurkoan bertako Aitor Zazpe izan dugu honetaz solasean. Sariaz aparte egungo egoeraz mintzatzeko aukera ez dugu galdu. ZORIONAK PIRINEKI […]
37 etxebizitza izanen dira orotara jada eraberrituta eta alokairuan jarrita dauden besteei gehituta. Auritzen, Auzperrin eta Erronkarin badira martxan direnak eta atzokoan aurkeztutako Jaurrietako bertze 3 ere. Gazteei ez ezik interesa duen ororentzat dira zuzenduak eta alokairu sozialaren bidez izanen dira. Hau guztiaz Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi izan dugu gaurkoan gurean. Berak […]
2019tik dabiltza saretuta lanean Nafarroako Torturatuak. Iaz egonkortu zuten sarea, elkartea sortuz eta buru-belarri dabiltza torturaren aferaren tamaina ezagutzeko lanean. Euren ekimenaz abiatu du jada Nafar Gobernuak Torturaren inguruko ikerketa. 1000 kasutik gora identifikatuta dira jada baina denboran aurrera joan ahala gehiago izan daitezke. Sareak ostiralean aurkezpena burutuko du Aribeko Aezkoako Etxean eta hau guztiaz […]
2003tik aitzin daraman egitasmoa dugu Ikaskoli Xiberoko Atharratze eta Sohutako ikastolak laguntzeko , Xiberuan euskara sustatzeko eta Xiberuko produktuak ezagutu eta dastatzeko aukera ematen duena. Urtez-urte azaroan zehar beren eskaintza egiten aritu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Duela zenbait urtetik hona Nafarroara ere luzatu dute egitasmo honen berri eta hemen ditugu berriz ere. Gaurkoan egitasmoaz […]
10 urtez dabil Errigora herri ekimenak Ager eskualdea eta Euskal Herria lotzen eta aurtengo leloa Bat Egiteko Garaia Da ezarri dute, zonifikazio guztien gainetik bat egiteko garaia dugula aldarrikatzeko. Ostegun hau arte dugu saskiak eskatzeko eta bide batez zonalde hortako nekazari eta euskaldun zein euskaltzaleak lagundu ahalko ditugu. Honen guztiaren inguruan Errigorako Xanti Kirogarekin solastu […]
Gaurkoan igandean izanen den Cronico antzezlana ezagutzen egon gara bere gidoilari eta aktorea den Mariano Rochman-en eskutik. Drama komikotzat har genezake eta ratu on bat pasaraztera dator gurera. Mariano Rochman Irati Irratian:
Gaur gurean izan dugu berriz ere Xanti Begiristain laguna gurekin bere auzolotsa bat konpartitzen. Gaurkoan nerabezaroan eginiko ebakuntza batzuen ingurukoak kontatu dizkigu. Entzun!
Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]
Pasa den astean amaitu zen Ekonomia Sozial eraldatzailean Haezi(Hazi-Hezi) ikastaro trinkoa eta honen balorazioa egin digu Gupirinioa dinamizazio taldeko Naia Sanchez Carballok. Hari honetatik tiraka aipatu digu Pirinioko ekintzailetzan bidelagun izateko bi nodo eratuko dituztela enpresa modu desberdinak erakusteko eta laguntzeko asmoz. Horretarako 6 pertsona prest agertu dira eta banatu eginen dira Zaraitzu-Erronkaribar-Almiradioa eta Aezkoa-Erroibar-Artzibar-Luzaide-Orreaga-Auritz- […]