Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Agroekologiaren inguruko ikastaro batekin datorkigu Agotzenea Ekohezkuntza guneak

Interesa handiz jarraitzen dugu proiektu honen garapena hasier hasieratik. Esteribarren egokituta dagoen Agotzenea ekohezkuntza guneaz ari gara. Ekainaren 14 tik 16ra bitarte agroekologiaren inguruko ikastaro bat antolatu dute Gasteizko Sustraiak Habitat Design-eko lagunekin. Honen inguruan solasteko Agotzeneako kidea den Urtzi Arrietarekin izan gara gaurkoan. Izen ematea eta informazioa: info@etxeko.org / 616458356 / 638191329   Urtzi […]

Egun On, Auñamendi! Agotzeneako ikastaro berria eta Karrape irratira bisita

Askotan izan gara Agotzenea Ekohezkuntza gunean eta gaur agroekologiaren inguruko ikastaroa aprobetxatuz bertatik pasa gara Urtzi Arrietarekin egotera. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

ETAren historia ikuspegi literario eta intimo batetik eginda

Hori da ondorioztatu daitekeena Arroz Urez liburua irakurrita. Gaurkoan igandean izanen den liburuaren aurkezpena aprobetxatuz liburuaren idazlea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin izan gara. Berarekin nolakoak izan diren liburu honen hastapenak eta zergatiak errepasatu ditugu. LIburuan kointzidentziak eta kasualitateen bidez ETA erakundearen historiaren errepaso intimo eta literario bat egiten du idazleak. Aurkezpena datorren igandean izanen […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Arroz Urez eta Covid Gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mikel Albisu Mikel Antza idazlea izan dugu bere azken liburua Arroz Urez izenburuduna aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik antigeno testen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiertara bisita eta Freedom for Juana Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek Freedom for Juana egitasmoko Koldo Alzolari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, aktibista […]

Egun On, Auñamendi! Sareren tontorren erronka, Loizuko gizona eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan euskal preso politikoen egoeraz jabetzen hasi dugu saioa Izan Bidea dinamikaren baitan Sare Herritarrak antolatutako 650 tontorren ekimena aitzakia hartuta. Honen inguruan Mikel Mundiñano, Zatorekin solasten egon gara. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliari Loizuko gizonaren inguruan eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: […]

Salbuespen politikari aurre egiteko mendietara igoerak

Sarek deituta larunbat honetan 650 tontor igoko dituzte Euskal Herri osoan zehar. 1500 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Erronka handia den heinean ilusioz topatu dugu Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato. Izan Bidea dinamikaren errepasoa egin dugu ere zeina milioi bat kilometro pasa daramatza euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Larunbataren zain […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta amiantoaren afera Hala Bedin

Gaurkoa, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Manexen istorioak amaituta bere bizitza osoan pairatutako auzolotsak lantzen hasi zaigu. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Asviamieko Jesus Uzkuduneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko