Atera bidera, ORAIN PRESOAK!

Larunbatean beste behin presoen eskubideen aldeko zita berriak ditugu, Sarek deituta. Horretaz solasteko Sare dinamikako kidea den Inaxio Oiartzabal izan dugu gurean. Aktibazioa medio, euskal gizarteak irtenbidera eraman behar izanen ditu bai Paris eta baita Madrileko gobernuak ere. Bi zitak hauexek dira: Baiona-15:00 Laugan Bilbon-17:00 La Casillan Inaxio Oiartzabal Irati irratian

Egunon Auñamendi! Uholdeak eta ekaitzaren ostean dator barea

Egun gogorra izan zen ostiralekoa. Irati ibaiak gainezka egin zuen hainbat lekutan eta ondorioak oraindik ikusgai daude. Aezkoako Batzarreko Karlos mintzatu da gertatutakoari buruz Irati irratian. Aurretik, Zebrabidea saioko elkarrizketa bat ekarri dugu, krisi klimatikoari buruzkoa. Gogoetarako une aproposa, Madrilen egin duten gailurrak konponbiderik aurkitu eta adostu ez badu ere. Krisi klimatikoa eta ondorioak gure […]

Egunon Auñamendi! Neguaren atarian, medikuaren bisita

Negua dator eta ez aspertzeko aholkuak jaso ditugu Jose Ignacio Ubau medikuaren eskutik. Ardurak, kezkak eta bestelako burukominak hartu ditu hizpide Aribeko auzokideak. Karrape irratitik Unai Zabaleta esatariak Leitza aldera gonbidatu gaitu, hango agendaren berri eta batez ere kintoen egunean izaten den giroa gozatzeko Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi!
Zalduako indusketan aurkitutakoak Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aranzadi zientzia elkarteko Oihane Mendizabal Irati irratian aritu da Auritzen den Zaldua eremuan azken urteotan egindako indusketan aurkitutakoen berri ematen. Elkarrizketa interesgarria izan da, eta historia ezagutzeko pasarteak kontatu dizkigu. 2020ko udan Auritz eta Aurizberri arteko eremuan egingo den auzolandegira gonbidatu ditu Pirinioko herritarrak Oihane Mendizabalek. Oihane Mendizabal (Aranzadi) arkeologa Irati irratian

Egunon Auñamendi! Abaurregaina eta Durangon, azoka eta giro ona

Pirinioan lan eta bizi ekimenak azoka antolatu zuen igandean Abaurregainan, udala eta Goierri elkartearekin batera. Eneko Villegas antolakuntzan aritu da eta oso balorazio ona egin zigun igandean Euskal Herriko herririk garaienean bizitakoaz. Bertakoa du aita Asun Zelai Beunzak ere, Orbaizetakoa ama. Eta Durangoko liburu eta disko azokan aritu zen lanean, Pamiela argitaletxearen stand-ean. Balorazio polita […]

Egunon Auñamendi! Pirinioan lan eta bizi azoka Abaurregainan eta Nori komikia

Euskararen egunaren biharamunean ere jarraitzen dugu Pirinioan. Eta igandeko azokari buruz mintzatu da Irati irratian Ainara Ekisoain Pirinioan bizi eta lan ekimeneko kidea. Bertsolari aldizkariak NORI komikia plazaratu du, euskara batua patentatu eta saltzeko asmoa agertzen den Xabi Paya eta Patxi Gallegok ondutako lanean. Izenburua: Abenduaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Euskararen egunean, Biba Nafarroa aldarrikatuz

Saio berezi xamarra egin dugu gaur. %100 euskaraz. Abenduaren 3an IRATI IRRATIA ez da itzali! Etxera bidean jarri gara, baina hizkuntzari so eginez, batez ere. Mila esker Zerika egiten duzuenok, elkarrizketatu ditugun euskaldunak, kantuak eskaini dituzuenak, bertsoak kantatu, abestiak eskaini dituzuenak. Gaur, Egunon Auñamendi! saioa Pirinioko ahotsa izan da, euskaraz. Euskararen eguna Irati irratian (saio […]